Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!     Idoia Zabaltza Irati Irratian

Haurren unibertsoa euskaldunagoa eraikitzeko dator Eusfera egitasmoa

Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin. Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sustatzeko guneak) areagotu eginen diren. Ariketa […]

Euskara gerturatzea helburu Korrika 12. eguna izanen da asteazkenean

Korrika 11 egunez gurutzatu zuen Euskal Herria, euskara gara lemapean. Pirinioetako AEKak kudeatzen zituen 126 lekuko hartze eta egun borobilak izan zirela esan dezakegu, hala adierazi baitigu AEK-ko kidea den Garazi Iribarren Zabaltzak izandako elkarrizketan. Korrikak emandako indarra aprobetxatuz sortu da Korrikaren 12.eguna ekinaldia, zeinetan euskara ikasteko zalantzetan dauden horiei asteazken honetan doako klase bat […]

Xanti Begiristain Madotz: Estatu Frantsesaren euskararekiko jarrera

Xanti Begiristain Madotz lagunak bere iritziak plazarazten dizkigu bi astetan behin dugun kolaborazioetan. Gaur aurreko astean Baionan izandako epaiketa azpimarratu du zeinetan agerian geratu zen estatu frantsesak euskararekiko duen begirune eskasa, ez baitzieten laga hiru epaituei euskaraz deklaratzen. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Korrikari begirako beroketa Idoia Zabaltzarekin

Korrika urtea dugu eta esfortzu denak daude auzolanean eraikitako ekimen honi indarra ematera eta ideia honekin etorri zaigu gaur Idoia Zabaltza. Korrika kulturalaren baitan dauden hitzorduak errepasatu eta jendea animatu dugu Korrikan parte-hartzera. Korrika Kulturalean ditugun hitzorduak Auñamendi Agoitzen:Otsailak 13, 19:00 Angiluerreka Agoitz -Korrika aurkezpena eta bertso-poteoaOtsailak 20, 21:30 Erroko etxea elkartean- Bertso afaria Maialen […]

Korrika ibilbidea eta prestakuntza Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak ekartzen dizkigu Idoia Zabaltzak bi astetan behin izan ohi ditugun kolaborazioetara. Gaurkoan kaleratu berri den Korrika ibilbidea izan dugu oinarri eta errepasatu egin dugu nondik nora gurutzatuko gaituen, baita zein tokitatik ez den pasako ere. Korrikari begira ere antolatzen ari diren ekimenak aipatu ditugu. Korrika aurkezpena zenbait hitzartuak daude: Aribe (Auñamendi zonaldea) […]

Pizkundea egitasmoa aurkeztu digu Idoia Zabaltza Euskara teknikariak

Euskalgintzaren Kontseiluak euskaren egoeraz larriturik hizkuntza bera berrindartzeko eta honen aldeko apustua berresteko Pizkundea ekimena antolatu du datorren abenduaren 27ako, Bilboko Bizkaia Arenan. Larrialdi linguistikoari aurre egiteko deia kulturaren bitartez eginen dute lehen ekimen honetan eta hori bera izan dugu hizketagai Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin bere ohiko kolaborazioan. Berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri […]