Erroibarren hartutako neurriak koronabirusari aurre egiteko

Egoera berezian gaude eta egoera berezi honek erantzunak behar ditu. Hori dela eta, aurreko ostegunean Erroibarko udala ez-ohiko neurriak hartu zituen Covid19aren pandemia gelditzeko. Neurri horietaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, berak azaldu digu nolatan heldu diren erabaki horiek hartzera. . Joseba Martinez Irati irratian

Emendakin proposamenak 2020. urte osasuntsua izateko

2020. urte honetako lehen kolaborazioa izan dugu Jose Ignacio Ubaurekin. Urtero egure buruari proposatzen dizkiogun helmuga horiek betetzeko hainbat gomendioekin etorri zaigu. Elikadura eta deskantso gomendioak eman dizkigu gaurkoan eta aipatu digu, hurrengo kolaborazioan gai berdinarekin jarraituko dugula. 2020 osasuntsu bat bizitzeko aholkuak Irati irratian

Bizitza sinplifikatu, aitzakiak alde batera utzi eta ekintzara pasa

Gaur gogotsu ikusi dugu Jose Ignacio Ubau gure medikua; Bere aholkuekin jarraitu du gaurkoan ere. Lehendabizi, aurreko saioko laburpena egin digu eta ondoren bizitzaren konplikazioen inguruan hasi da. Bizitza sinplifikatzea, aitzakiak alde batera uztea eta hitzetatik ekintzetara pasatzea izan dira gaur utzitako irakaspenak. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian

Hartu denbora ariketa fisikoa egiteko, bestela gaisorik egoteko hartu beharko duzu denbora gehiago

Oporretatik bueltan etorri da gaur irratira Jose Ignacio Ubau gure medikua; balnearioak eta atseden etxeak izan ditu hizpide hasieran. Kirol apur bat, edo ariketa fisikoak bederen egitearen garrantziaz mintzatu da gero. Stressa gainditu, osasuntsu eta zoriontsuago bizitzeko zenbait aholku luzatu dizkigu Ubauk. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian

Gutxiago gehiago delako, bizitza sinplifikatzeko aholkuak

Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Bizitza sinplifikatu eta bizitza hobea eta beharrezkoa ez den estresik gabekoa lortzeko hainbat pauta eta aholku egin dizkigu. Elikadura, minimalismoa, etxeko giroa, erropak, ordena, garbitasuna, kontsumoa, denbora eta bizitzako beste arlo batzuen gaineko aholku errezak izan dira denak. Gutxiago gehiago da Irati irratian

Bizitza osasuntsua eta tabakoa aurrez aurre

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan, eta gogoratu nahi dugu 3 urte bete dituela jadanik Irati irratian bere ekarpena egiten. Bizitza osasuntsu baterako bidean, tabakoaren kalteak ekarri ditu gogora gure medikuak. Eta zigarro elektronikoa ere ez da horretan salbu geratzen. Bere aholku eta gogoetak entzungai dituzue. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.