Cesar Asiain trobadorearen kontzertua larunbatean Artziko Jauregian
Zer nolako plazerra izan ohi da Artzibarretik etortzen zaizkigun planei kasu egin eta proiektu zein artista handiak ezagutzea. Gaur gure uhinetara Cesar Asiain Erro trobadorea gonbidatu egin dugu, larunbatean kontzertua eskainiko baitu Artziko jauregian. Cesar ez dauka musikaritzat bere burua baina esan genezake musika bere ihesbidea izan ohi dela. Bere kabuz kitarra jotzen ikasi badu […]
Bruma eta Charles borraskak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Aste bukaerak eta hasierak Bruna borraskaren bisita utzi digu, Iberiar penintsularen hego mendebaldean batez ere. Brunaren eraginak ahaztu gabe bidean dugu Charles borraska berria zeina segun eta zer nolako bilakaera duen eragin handiagoa eduki lezake David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara. David de Andres Irati […]
Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia
Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi landagarri bat eskuratzeko aukera izanen da […]
Asteburuan Ibañeta etxeak bere 25. urteurrena ospatuko du
Martxotik hona kudeaketa modu berriarekin lanean darraite Ibaneta Etxea edadekoen egoitzakoek. Garaiko enpresak kudeaketa utzi eta bertako administrazioen esku geratu zen, egoiliarrak eta bertako langileak erdigunean kokatu duen kudeketa modua ezarriz. Hortik hainbat nobedade heldu dira, Edadeko pertsonen zainketarako titulazioak lortzeko formakuntzak, zaintza lanak haunditzeko dinamikak eta baita eguneko zentro moduan irekitzeko garraio zerbitzua. Hori […]
Asteko eta urriko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Uda luzea joan da eta urria euritsu hasi bazen oro har lehorra izan dela aipatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, antza denez ez da hotzaz aparteko aldaketarik somatzen. David de Andres Irati irratian
Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite
Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa. Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira modu berean handitu, […]
Emakume basati baten arimaren biluzketa irratian
Gure gaurko gonbidatuak DMAX kateko “Aventura en pelotas” programan hartu zuen parte. 21 egun biluzik pasa behar izan zituen biluzik Kolonbiako oihanean. Bertan bizitakoak eta bertako pentsamenduekin ondutako egunerokoa hartu eta liburu bilakatu du “Desnudando el alma de una mujer salvaje” izenburupean.Hau aitzaki gurean izan dugu Atenea Diaz, abentura honen emakume basatia. Iruñeako erosotasunak eta […]
Xanti Begiristain Madotz: Faxismoari nola aurre egin
Gaurko kolaborazioan Vito Quiles asaldatzaile faxistaren bisiten harira izandako erantzuna izan dugu Xanti Begiristainekin. Berak ideia faxistadune horiei erantzunaren beharraz eta nolakotasunaz aritu zaigu gaurkoan Xanti Begiristain Irati Irratian:
Arruazun izanen dira bihar Nafarpresek antolatutako Tokiko Prentsa jardunaldiak
Iaz Otsagabian ospatu ziren tokiko prentsa jardunaldiak, 25 urte betetzen zituen Mendixut Aldizkariak ospakizuna egin zezan. Aurten Guaixekoei dagokie antolaketa lanak eta bertaratzera deitu dute komunikazioan dabiltzan profesional desberdinak, baita komunikazioa edota toki komunikabideak maite dituzten norbanakoak ere. Aurtengo edizioan informazio desertuetaz eta tokiko hedabideen erreleboaz solastu eginen dira bertan aurkeztutako ponentzia zein proiektuekin. Nola […]
Bizkarretan larunbatean ospatuko da Larretik Azoka
Lehen sektoreko baldintzak hobetu eta beharrak saretzeko helburuarekin sortu zen Larretik elkartea. Izaeraz elkartea bada, sare bat bailitzan funtzionatzen du eta euren helburuen artean lehen sektorearen iraunkortasuna, tokiko produktuen sustatzea, lan-baldintzen duintzea eta bertako ekoizleak ezagutaraztea litzateke. Lan horretan dihardute 8 bazkideak. Tokiko produktua nabarmentzeko garaian merkatuak antolatzeko apustua egin zuten eta Bizkarretakoa 4. azoka […]