Egun On, Auñamendi! Irati Orreagako ikastaroak eta Karrape irratia

Atzokoan formakuntzaz aritu baginen gaur beste ikastaro batzuetaz solasten hasi gara, Irati Orreaga elkarteak antolatu dituen ikastaroen inguruan alegia. Honetaz Maite Maisterrarekin hitz egin dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, Karrape irratira bertatik Unai Zabaletak bertako kronika egin zezan.   Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sarea eta Karrape irratia

Asteazken honetan Nafarroako Torturatuen Sareak eginiko agerraldia izan dugu hizketagai Jorge Txokarro Txibirekin. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Lan erreforma Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurkoa, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazio batekin hasi gara, lan erreformaren ingurukoak azaltzen dituen Andu Martinezekin izandako elkarrizketarekin alegia. Ondoren, Leitzara joan gara, Karrape irratira bertatik Unai Zabaleta aritu zaigularik bertako kronika pasatzen.   Izenburua: Urtarrilaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Berdintasun diagnostikoa Auñamendin, Karrape irratia eta azaroko Mendixut

Gaurko saioa berdintasunaz solasten hasi gara Igualar kontsultoriako kidea den Arantxa Hernandez Lacalle lagunarekin, beraiek baitira Auñamendiko Berdintasun diagnostikoa egiteko lanean dabiltzanak. Ondoren, Leitzara joan gara Karrape irratira Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan. Bukatzeko Mendixut aldizkariari errepasoa egin diogu Rita Labianoren laguntzaz. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sareak abiatutako kanpaina eta Karrape irratia

Tortura eta estatu bortizkeria jasan dutenen errolda burutzeko kanpaina abiarazi dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta aprobetxatu dugu Jorge Txokarro Txibirekin honetaz solasteko. Bukatzeko, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko neguko zokoa eta Karrape irratia

Asteazken honetan Agoitzera jo dugu neguko Zokoa antolatu baitute datorren abenduaren 12rako. Honetaz Irati Bizirik plataformako Sandra Ruizekin izan gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Abenduaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona eta Karrape irratia

Gaur, duela astebete aurkeztu zituzten Loizuko Gizonaren inguruko datuen inguruan solasten ibili gara, bertan lanean dabilen Bianako Printzea institutuko Jesus Garcia arkeologoarekin. Ondoren, Leitzara jo dugu, bertatik, Karrape irratitik, Unai Zabaleta aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Izenburua: Azaroaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! NUPeko Euskara taldearen mobilizazioak eta Karrape irratia

Gaur Nafarroako Unibertsitate Publikora hurreratu gara bertan akanpada deitu duen Euskara Taldea ezagutzera eta unibertsitatean euskarak zer nolako egoera bizi duen ezagutzera. Hau guztia Euskara Taldeko Unai Irigarairekin landu dugu. Ondoren, Leitzara joan gara Unai Zabaletaren eskutik Karrape irratitik bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Azaroaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Urriko Mendixut eta Karrape irratia

Gaur Otsagabiara gerturatu gara urriko Mendixut ezagutzera. Horretarako Rita Labianoren laguntza izan dugu.  Bukatzeko, Karrape irratia bisitatzera joan gara Leitzaldeko kronika jasotzera Unai Zabaletaren ahotsetik. Izenburua: Urriaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Mendialdeko historiaren kongresua eta Karrape irratia

Gaurkoa Mendialdeko eta Nafarroako historiaren inguruko kongresuaren inguruan solastu gara Nabarraldeko Anjel Alcalde lagunarekin.. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko