Qabalum dantza konpainiak “Todo este ruido” ikuskizuna taularatuko du Garden igandean

2020an Lucia Burguetek eta Diego Pazok sorturiko taldea dugu Qabalum. Talde honek dantza du oinarri euren ikuskizunetan eta esperientzia handiko dantzariak izanik kalitate handiko obrak taularatu dituzte. Horietako bat dugu “Todo Este Ruido” , zientzia fikzioaren eragina duen dantza obra bat, zeina Kultur Programaren baitan Garden disfrutatu ahal izanen dugun.  Honen aitzakipean Diego Pazorekin egotera […]

Asteburuan beren eguna ospatuko dute artzibartarrek

Artzibarko Eguna ospatuko da asteburu honetan Artziko zelai inguruetan. Urteroko zita dugu hauxe zeinetan ibar osotik etorritako lagunak batuko dira egitarau oparo baten bueltan. Publiko guztiei zuzendutako programa ondu baitute eta eguraldia ere lagun izanen da ospakizuna laguntzeko.  Hau aitzaki kultur taldean dabilen Cristina Larrea izan dugu gaur gurean. Berak azaldu digu zer izanen den […]

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Udako ordutegia, ostiraletako itxiera eta liburu eskatuenak

Gaurko kolaborazioan Aurizberriko Liburutegiko liburuzaina den Mari Mar Agosek gogorarazi digu udan goizeko ordutegia duela. Ez hori bakarrik uztaileko ostiralak ere liburutegia itxita izanen dela. Honetaz aparte udan erabilera igotzen dela komentatu digu eta maileguetan bertako idazleen lanak edo bertako lanak direla eskatuenak. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]

Cambium dokumentalaren proiekzioa bihar Artziko Jauregian

Munduan zehar bidaiatu ondoren etxera itzultzen da Cambium dokumentala. Lakabe inguruko Paraisos pinudietan gertatutako aldaketak ardatz ditu film honek, Maddi Marberrek eta Marina Lameirok zuzenduta. Lakaben, Suitzan, Ikusmira jaialdian, … Artzibarrera itzultzen da, larunbata honetan arratsaldeko 19tan Artziko Jauregian eskainiko baita filma. Bertan izanen dira Maddi Barber eta Marina Lameiro proiekzioaren ostean solasaldi eder bat […]

Gaur estreinatuko du Oizeder Mayok Onki Xin bideopodkast berria

Gaztea irratian eta Conquisean lanean ikusi dugun kazetaria dugu Oizeder Mayo. Aita urzainkiarra duen laguna izanik beti atxiki du Erronkaribarrekin lotura eta hasiera batean argi zuen bere proiektu berri honek Onki Xin izena izan behar zuela lotura honen erakusle. Bideopodkast berri honek kultur arloan jardun egiten duten pertsona esanguratsuak izanen ditu elkarrizketatu. Bi astetan behin […]

Xendra taldeko pop-rock doinuek jantziko dute larunbatean Artziko jauregia

Talde bezala denbora gutxi daramazkiten arren eskarmentu handiko musikariak ditugu Xendra taldea. Bikote moduan hasitako taldea zazpikotea da egun eta Uharte herria dute egoitza. CD bat grabatzeko astia izan dute Bihia izenburupean eta 8 kantuz hornitutakoa.  Zazpikotea izanik estilo desberdinetatik mamitu dira taldekideak baina oro-har Xendra folk, pop eta rock estiloa darabilzkite bere kantuetan. Kontzertuak […]

“El Silencio de las Hayas” eleberria bizitzeko aukera zabalduko da Izaban larunbatean

2010ean argitaratu zen lehen aldiz Mikel Alvirak idatzitako “El Silencio de las Hayas”. Ez zen bere lehen eleberria izan baina bai esan daiteke bere kontakizun intimoena bai dela. Sorogibelen herri fikzionatuan kokatzen den eleberria dugu, mugaldean kokatuta dagoena eta bikainki azaltzen ditu herri honen inguruak. Herri hau, Izaba eta bere inguruak ditu hizpide eta honen […]

Deiadarra Pirinioetatik erresistentzia Euskal Herriko historiaren inguruko liburu ilustratua kaleratu du Aritz Ibarra Agirrezabalek

Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak bere konfort eremutik , hots komikigintzatik, irten eta Euskal Herriko historia biltzen duen liburu ilustratua kaleratu du. Lan hau egiteko 3 urte t´erdi eman ditu eta burutzeko dokumentazio lan handia egin izan du, batez ere historiagile zenbait lan aintzat hartuz eta arakatuz. Hasiera batean berak onartu bezala Euskal Herriko historia 20 ilustrazio […]

Larunbatean Burgi zeharkatuko dute berriz ere almadiek

Maiatza hasieran izan ohi da Almadiaren Eguneko ospakizuna eta aurten maiatzaren 2an izanen da. Beste behin ere zenbait lagunek almadia baten gainean presa jeitsi eginen dute, tatean LH Donibaneko ikasleek eta Sobrarbeko Navaten elkarteko kide bat ere. Ezkako urak baimentzen badute normaltasunez ospatuko da eguna eta bi urtetan Lanbide Heziketako Donibane institutuan eraikitako almadiak jeitsiko […]