Aezkoako Altxubidearen mendeurrena kari bere historia ezagutzen

Ostiralean izan genuen Daniel Iriarte Altxubidearen mendeurrenaren karietara antolatu duten ibilaldiaz solasean. Gaur aldiz, antolaketa lanetan dabilen beste kide bat izan dugu, Jose Etxegoien, honekin Altxubidearen historian sakondu dugularik. Berak azaldu digunez bidea XIX. mendean kokatzen da eta oso erabilia izan zen, nahiz eta ez den Zaraitzu eta Erronkariko kañaden sona berakoa izan. Aezkoak garai batean […]

Altxubidearen mendeurrena ospatzeko bidean

Naparbideak egitasmoak 25 urte eta Aezkoako Altxubideak (Kañada) 100 urte betetzen ditu aurten. Biak batuta datorren maiatzaren 30ean ibilaldia antolatu dute altxubidetik Abaurregaina eta Garralda lotuz. 2011tik 2015era aritu ziren Naparbideakeko lagunak bide honetako harriak topatzen eta jada 36 topatu zituzten. Gerora beste hainbeste mugarri berri jarrita atondu egin zuten bidea. Naparbideak jadanik 224 bide […]

Martxoaren 8aren atarian Silvia Berdintasun teknikariarekin solasean

12 udalek eta entitatek Berdin Bizi berdintasun zerbitzuaren jarraipena ahalbidetzeko konbenioa sinatu berri  dute eta martxoaren 8aren atarian gaudenez zerbitzu horretan teknikaria den Silvia Gomez Gonzalezekin egoteko aukera baliatu dugu. Urte guzti hauetan lan handia egin duen zerbitzua dugu, kontzientziazio eta prebentzio mailan, baina baita formakuntzan eta analisi mailan ere. Zonaldeko diagnostikoa eginda jada eskuartean […]

Bihar aurkeztuko du Kultur Olan Gorka Beunzak bere Pegasoenea liburua

Zoriak eraman zuen Gorka Beunza argazkilari eta musikaria bi urtez bere amatxiren etxea izandako Juriko etxean bizitzera. Bertan bizitakoak ardatz hartuta etxearen eta bere familiaren historia jasotzen hasi zen eta hori bera liburu batean jarri. Memoria ariketa bikaina da Pegasoenea, argazki ederrekin apainduta, Gorkak dioen moduan edertasun horrek argia dakarkiolako historiaren ilunei.  Biharko aurkezpenean Gorka […]

Cristinas antzezlana izanen da Ariben Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Urriaren 15ean ospatzen da Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna eta honen karietara Berdin-Bizi berdintasun zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu. Lehendabizikoa larunbata honetan izanen den antzezlana, Cristinas izenburu duena, TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia. Emakume batek bere alabari utzitako oinordekotza du hizpide umore puntua duen obra honek. Maite Redinek idatzi, zuzendu eta antzeztu egiten du, Ainhoa Ruiz bidelagun […]

Aitzakirik ez euskera ikasten jartzeko

Idoia Zabaltzak gaurko kolaborazioan Euskara ikasteko dauden diru-laguntzak ekarri dizkigu, orain baita epea pasa den ikasturteko laguntzak eskatzeko. Nafar Gobernuak A1 mailako ikasketak %100 diruz lagunduko ditu aurten eta beste mailak toki administrazioekin batera ere ia doakoak izatea ahalbidetuko duela esan digu. Ba hori lagunak, aitzakirik ez euskara ikasten jartzeko!     Idoia Zabaltza Irati […]

Aezkoako Emaztekien Ixtoriak liburuaren aurkezpena emanen du Gure Aizpea Elkarteak Ariben

Bihar ostirala irailaren 5ean arratsaldeko 19tan Aribeko Aezkoako Etxean izanen dugu zita. 2 urtez egon dira zenbait emakume Aezkoako Emaztekien ixtorioak biltzen. Inurri lan honek azkenik liburu bat ontzea ekarri du, Gure Aizpea emakume elkarteak argitaratu berri duena. Ixtorio eta emakume zirraragarriez jositako liburua dugu eta aurkezpena aprobetxatuz Gure Aizpeako kideak diren Noelia eta Tere […]

Iratira Bidaia 2. liburukiaren bi aurkezpen asteburu honetan Jaurrietan eta Orbaizetan

Kati Leatxek (Karekin Kultura) eta Estitxu Larreak aurrera eramandako Iratira Bidaiak 2. liburukiaren aurkezpena eginen dute Jaurrietan eta Orbaizetan. Ostiralean Jaurrietako liburutegian izanen dira Kati eta Estitxu, larunbatean aldiz Orbaizetako Kultur Olan Aezkoako irudia egin duen Maya Larunbek lagunduta. Aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Maya Larunberekin izan gara Aezkoako irudia aztertzen. Mayak aspaldidanik du erlazioa Aezkoa […]

Xantiren bere buruarekiko lotsak, 11.atala: Ariako istripua

Presak ez omen dira bidelagunik hoberenak dio esaera zahar batek eta hori bera frogatu zuen bere buruarekiko lotsa honetan Xanti Begiristainek. Orain onik dela pozik gaude gurekin partekatzen baititu istorio hauek eta espero dugu askoze gehio izan daitezela noski. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Garei kolektiboak Artisau Merkatua irekiko du gaur Ariben

Zonaldeko 6 artisauk Garei Kolektiboa sortu dute Aezkoako Batzarreko Aribeko Garean artisau azoka bat ezartzeko. Bere produktuen erakuslehio honek gaur irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00tan irekiera ekitaldi baten bitartez. Horren ondotik, abuztuan zehar astezken arratsaldetik igandera bitartean irekiko ditu ateak. Bertan topatuko ditugu Emeki-emeki bitxiak (Itziar Berruezo), Barneko suaren argizari erritualak (Maialen), Huellas Nomadaseko txakurrendako […]