Astelehenean Unai Lako Agoizko alkatea elkarrizketatuko dugu Egun on, Auñamendi! saioan goizeko 11:45ean.
Gaur, Iruñean egindako prentsaurrekoan, murala ezabatzeko “elementurik ez dagoela” argudiatu du alkateak. Albaren dimisioa eskatu du, eta Nafarroako Gobernuari galdegin dio Espainiako Gobernuari kasurik ez egitea. “Benetan larria da mural hau terrorismoaren gorazarretzat jotzea”, esan du. Apirilaren 28an jaso zuen Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren eskaera udalak.
Idoia Zabalzak hitz egin du senideen izenean, eta ontzat jo du atzo Carmen Alba Espainiako Gobernuako ordezkariak Mikel Zabalzak ETArekin zerikusirik ez zuela argitzeak. Dena den, eskakizun bat ere egin dio: “zorrostasun berarekin” 30 urtetan egin ez den ikerketa abiarazteko. Familiari “guztiz sinestezina” egin zaio hasiera batean Zabalzaren irudia terrorismoaren gorazarrarekin lotzea. “Hanka-sartze handia izan da, eta obsesio batek eragin du”, esan du.
Agoizko hautetsiak, Mikel Zabalzaren senideak, Mikel Zabalza Gogoan taldeko kideak, Aezkoako Batzarre Nagusiko eta Orbaizetako Udaleko ordezkariak izan dira agerraldian. Prentsaurrekoaren audioa bidali digu entzule batek, entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.