Dantzaz beteko dute Izaba Dans Pirenaika ekitaldiarekin

Iaz irailean egin zuten Izaban DansPirenaika. Transpirenaika ibilbidea dantzara ekarrita sortu zen egitasmo hauxe eta bertako jendea dantzara gerturatzea du helburu. Aiko taldea, Kurruskla elkartea eta Izabako udaletxearen elkarlanetik dator aurtengo edizioa.  Edizio honetan Lapurrutx Jauzia delako dantza berria estreinatuko dute eta Izaba inguruko toki bereziak ezagutzeko aukera emanen du ikastaro-jaialdiak. Honen inguruan solasean Aiko […]

Euskal Herria zeharkatu duen Urmuga jaialdia gurean izanen da uztailaren 28tik 31ra

Uztailaren 11tik 31ra Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko ditu beste behin ere Urmuga egitasmoak. Natura, mendia, ura eta musika batzen duen egitasmoa den heinean zeharkaldian zehar kontzertu eta eskaintza kultural anitza antolatu dute, uztailaren 31an Santa Grazin amaiera izanen duena. Aurtengo edizioan Gipuzkoaren lehen arrasto idatziak izanen dituzte oinarri eta horregatik gaur egun Euskal Herritik […]

25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n

Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]

Puy Oria eta Montxo Armendariz omenduko dituzte Izabako Zinemaren Egunean

Izabako zinemak urteetan zehar bertakoen topagune izan da eta honi garrantzia ematearren Zinemaren eguna antolatu dute, Izabako Udalak, Kurruskla Elkarteak, El Sabaiao eta Zinea kudeatzen duen taldea. Egun honetan estreinatuko dute zinemaren historia barnebiltzen duen “Sueños de cartón” dokumentala, 4 pase izanen dituelarik. Ez hori bakarrik, pelikulen kartelen erakusketa ere prestatu dute, zeina egunean izanen […]

Frankismoko Esklabuei omenaldia eginen diote larunbatean Igarin

Urtero lez Igari eta Bidankoze arteko barrakoietan Frankismoko esklabuei omenaldia antolatu dut Memoriaren Bideak larunbata honetan. Urtero errepikatzen den zita honetan garaiko eta oraingo esklabutzak alderatu nahi izan dituzte AHT Gelditu elkarlaneko kideak gonbidatu baitituzte euren ekarpena egin dezaten, AHTko lanetan esklabutza egoeran lanean ibili baitira eta jada hildako langile zenbait izan baitira. Honen inguruan […]

Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko egitasmo berri bat martxan

Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa […]

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Kantuz jantziko dute Tafalla igandean Euskal Herriko Kantuz egunean

Euskal Herri osotik etorritako 800 bat kantuzale izena emana dute Tafallan igandean ospatuko den Euskal Herria Kantuz egunerako. Goizean goizetik indarrak hartu, ahotsak leundu eta ekinen diote kantuari. 2014. urtetik ospatzen da egun hauxe eta aurten Tafallari egokitu zaio. Kantuaz aparte, zita aprobetxatu eginen dute Fermin Balentzia abeslariari merezitako omenaldia egiteko, kantuari eta batez ere […]