Otsagabiako alkatetza eskuz aldatu da eta EH Bilduk erdietsi du aginte makila

Hauteskundeak izan eta urtebetera Mikel Aoizek (Otsagabia hautes zerrenda) aginte makila pasa zion EH Bilduko Carlos Gayarreri. Hala adostu zuten legegintzaldi akordio baten bueltan eta orain koalizio subiranista izanen da Otsagabia herri kandidaturaren laguntzarekin udaletxeko ardura hartuko duena. Hau aitzakitzat hartuta alkate berria den Carlos Gayarre izan dugu gaur gurean.       Carlos Gayarre […]

Mertxe Alonso Erroren artelan erakusketa arrakastatsua Aurizberrin

Auto-ikasketa bidez ikasi izan du margotzen Mertxe Alonso Errok. Betiere gogotik atera zaiona margotu izan du, bere sormena hortik ateratzen baita, gogotik. Auto-ikasketa horretatik bere lagun Auroraren eragina dela eta hasi zen Josune Iribarrenen margo tailerrean klaseak hartzen. Inpresionismoaren jarraitzaile errealismoan ere izan ditu egindako zenbait obra. Bere lagunek eskatuta pasa den Aurizberriko festetan animatu […]

Jose Roldan Bidabururen argazkien 100.urteurrena aitzaki erakusketa izanen da Aezkoako Kultur Olan

Nafarroako Diputazioak Madrilera jantzi tradizionalen inguruko informazioa bildu nahiean bideratu zuen Jose Roldan Bidaburu argazkilari ospetsua Aezkoara, bertako jantziak eta usadioak jaso zitzan bere argazki kamerarekin. 1924a zen eta bertaratu egin zen errepiderik gabeko herrietara iritsiz, Hiriberrira alegia. Bertan historia luzea dituzten zenbait argazki egin eta Diputazioaren esku utzi zituen. 100. urteurrena den honetan Aezkoako […]

Aezkoako ibilbidearekin amaitu dute Hormigoizko Muga proiektua

2017an eman zioten hasiera Hormigoizko Muga deritzon oroimen proiektua ekiteari eta urte guzti hauetan zehar 30 bunker egokitu dituzte gazte bolondresen laguntzarekin. Orotara 1800 bunker daude Nafar Pirinioan eta hauen inguruan ere zenbait ibilbide (13 zehazki) egin izan dituzte hauen inguruko historia azaleratzeko.Proiektua gaur goizean aurkeztu da Orbaizetako Olan eta bertan izan da Ana Ollo […]

Sormen-auzolanean eraikitako Ziarraize filma estreinatu zuten atzo Aurizberrin

Lerga eta Aurizberri herriak hartu zituzten protagonistatzat Hiruki Filmakeko kideak Zinema Auzolanean proiektuaren baitan. Ustarrozen aritu zen Landarte egitasmoaren baitan bertako kidea den Marina Lameiro antzeko proiektu bat garatzen eta beste bi kideei proposatu zien beste herrietara zabaltzea ideia hura. Hura proposatu eta hori egin, hasi ziren lanean bertako bizilagunei sormen prozesuan protagonismoa eskaintzen, euren […]

1525. urteko Sorgin ehizaren inguruko erakusketa eta jardunaldia antolatu du Nabarralde Fundazioak Auritzen

Datorren urtean 500 urte betetzen dira Pedro Balanzaren agindupean Auritzen izandako 5 pertsonaren aurkako exekuzioaz eta honen karietara Nabarralde fundazioak Auritzeko udalaren laguntzarekin efemeridea nabarmendu izan nahi du, erakusketa eta jardunaldi bat antolatuz. Erakusketa asteon izanen da Auritzeko Kultur etxean ikusgai eta jardunaldia aldiz larunbatean ospatu eginen da. Pirinioetan pairatu egin zen errepresio bortitza nabarmenduko […]

Jolasek hartuko dute Aritzkurengo kaleak urteroko Txikien Topaketetan

22 urte daramazkite Aritzkurenen Jolasari eta norberaren barneko haurrari astebeteko tokia eskaintzen, Txikien Topaketen baitan. Ardurak, lanak eta alde batera utzita autokudeatutako ekintzak antolatzen dituzte jolasari zentralidadea emanez. Duela 22 urte parte-hartzaile soilak izan zirenak gaur egun antolatzaile lanetan dabiltza, bere guraso eta helduen erreleboa hartuta, belaunaldi berri eta zaharrek jolasaren baitan elkar ezagutu dezaten. […]

Aezkoa mendiaren inguruko liburua ondu du Daniel Iriartek

Herriz herri aritu da Daniel Iriarte bertako ibilbide eta istorioak azaleratzen Naparbideak-Rutas Navarra proiektuaren baitan Aezkoa ezagutarazten eta herriak alde batera utzita duela bi urte Aezkoa mendiaren inguruko liburuaren proiektua ontzen aritu da Jose Etxegoienen laguntzarekin. Ibilbideak ez ezik, historia, ondarea, natura, toponimia, inguruaren erabilera, ekonomiaren garapena,… izan ditu hizpide Aezkoa Mendia liburukian. Berarekin izan […]

Iruñeko Erresumaren sorreraren 1200. urteurrena aintzat hartuko dute aurtengo Orreagako batailaren omenaldian

778. urteko abuztuan izan zen Orreagako edo Errotzabalgo bataila, zeinetan baskoiek Karlaundiren tropak garaitu zituzten. Honen karietara urtero Orreaga eta Ibañetan Orreaga Fundazioaren eta Etxabarrengoa elkartearen deiari jarraiki oroimen ekitaldia burutzen dela agorrilaren 15ean. Aurten espreski Iruñeko Erresumaren sorreraren 1200. urteurrena izanen dute hizpide, 824ko batailaren ostean eman baitzen gertakari hauxe. Aurreko urteetan agorrilaren 14an […]