Amua antzezlanak emanen dio hasiera Auñamendiko Antzerki zikloari

Bono laguntzen aferaz solastu ginen azkenengoz Iratxe Anduezarekin, Auñamendiko Bitxiloreek erronka handia baitzuten Auñamendiko Antzerki Zikloarekin. Gaur da eguna, zeinetan zikloa egitea lortu eta igandean estreinatu eginen duten, Axut konpainiaren Amua antzezlana izanen baita estreinua egiteko arduraduna. Jende zein erakunde eta negozioen inplikazioa nabarmendu nahi izan ditu, hauek ahalbidetu baitute proiektu honek aurrera egin zezan. […]

Aezkoa Kirol Elkarteak gogoeta orokorra bat abiarazi du

Aezkoa Kirol Elkartearen berpizkundeari begira bertako kideek Aezkoako biztanlegoaren artean galdetegi bat barreiatu dute bertan dauden kirol nahiak eta gabeziak ikusteko eta hauei erantzuna emateko. Honen inguruan bertako kidea den Ainara Arcelusekin izan gara gaurkoan. Berak aipatu digunez nabaria da konfinamendu ostean jendeak kirola egitearen hautua hartu dutela eta hau aprobetxatu behar dela jendea elkartu […]

Euskarazko antzerki zikloa antolatu dute Auñamendiko Bitxiloreek

Auñamendiko Bitxiloreak Euskararen Ginkanara aurkeztutako 5 lagunek osatzen duten taldea da eta hemendik sortzen da euskarazko antzerki ziklo bat egitearen ideia. Ekainaren 27an hasi eta irailera bitarte hiru emanaldi antolatu dituzte Auritzen bat eta bi Aezkoan. Orain diru-laguntzen bila dabiltza eta ate desberdinak joz aritu dira egunotan. Bonolaguntza batzuk atera dituzte antzerki zikloa aurrera ateratzeko […]

Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun […]

Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun […]

Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian

Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian

Iratiko amona ezagutzen, Olaia Nagore Nafarroako Museoko kidearekin

Abenduan joan gintzaizkion bisitan eta berarekin batera ezagutu genuen Iratiko Amonaren gorpuzkiak. Bera, Nafarroako Museoko kidea den Olaia Nagore dugu eta berak azaldu digu Epipaleolitikoan nolakoa zen bizitza eta ze aurkikuntza izan diren garai hartakoak. Iratiko Amona: Olaia Nagore Irati irratian

Aizpea inguruak ezagutzen Christian Pauren eskutik

Jarraitu dugu gaurkoan gure lanarekin, ezagutu nahi izan dugu Aizpeako kobazulo eta inguruak nolakoak diren eta zein aproposago Aezkoako txoko guztiak bai lurrazalekoak eta baita lur-azpikoak ezgautzen dituen Christian Pau baino. Berak azaldu digu kobazuloa nolakoa den eta azpimarratu digu zein garrantzitsua den gure ondarea ezagutzea, ondareari dagokionez aezkoa oso aberatsa dela ziurtatu digu. Christian […]

Aezkoan errotutako eleberri batekin irabazi du Eneko Barberenak (H)ilbeltza beka

Xukuneatik aldendu ahala du izenburua proiektua zeina proiektu honekin irabazi duen Eneko Barberenak 2021eko Baztango udalak eta Txalaparta editorialak ematen duen (H)ilbeltza beka. Proiektu berriaren inguruan aritu gara gaurkoan berarekin eta aipatu digunagatik Orbara,Orbaitzeta, Aria eta Garralda arteko leku batean kokatuta egonen da bere eleberria. Urte bete dauka burutzeko eta momentu honetan ideiak hartzen dabilela […]