Ostiral honetan hasiko da Agoitzen Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa

Azaroan sartuta gaudelarik eta azaroaren 25a Sexu Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izanik, honen inguruko ekimen eta formakuntzak areagotu egiten dira. Horren adibide bat da ostiral honetan hasi eginen den Agoitzeko Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa. Hitzaldiak, tailerrak, ekimenak,… denetarik izanen duen zikloa dugu eta Maite Fernandez zinegotziarekin errepaso bat eman diogu.     Maite Fernandez Irati […]

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa abiatuko da

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa antolatu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak. Egunerokoan jasotzen ditugun kontuak ardatz hartuta landuko dituzte bi gai hauek Nerea Aguado Alonso komunikazioan lizentziaduna dinamizatzaile lanetan ibiltzen delarik. Gaur honen inguruan solasteko parada hartu dugu Nerearekin egoteko. Hona hemen kartela: Nerea Aguado Alonso Irati irratian

Larunbatean burutuko dira Atarrabian Nafarroako Neska Gazteen Topaketak

Larunbat honetan Atarrabian izanen dira Nafarroako Neska Gazteen Topaketak. Bertan formakuntza eta aisia landuko dituzte baina batez ere euren arteko sarea indartzea dute helburu. Topaketen inguruan bertan antolatzen dabilen Ane Agirrerekin izan gara gaurkoan, Topaketak, Neska Gazteen taldeak eta abarren inguruan errepaso eder bat ematen. Parte hartzeko hemen duzue esteka     Ane Agirre Irati […]

Zeiba baten azpira eramango gaituzten istorioak ostiral honetan Ariben

Sareanek Chiapasen egiten duen elkartrukean sortutako proiektua da ostiral honetan arratsaldeko 20:00tan Ariben izanen dugu, ipuin kontalariarena alegia. Chiapasen garrantzi handiko zuhaitza da Zeiba maiar kulturan gurtu egiten zutena. Hau irizpide hartuta bertakoen zenbait istorio ekarriko dizkigu Izaskun Mujikak ostiral honetan, Zeiba azpiko istoriak izenburupean. Berarekin solasteko aukera ez dugu galdu!   Izaskun Mujika Irati […]

Genero indarkeriari aurre egiteko tailerra Agoitzen

Genero indarkeria zoritxarrez egunerokoan iltzatuta dugun gaitza baten ondorio latz bat da. Lanketa anitzak dira eginak honen inguruan , are gehiago egiteke daudenak. Indarkeri mota honi aurre egiteko batez ere neska gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute Agoitzen. Tailer hori Genero Indarkerian aditua den Ruth Iturbidek emanen du eta aproposa ikusi dugu gaurkoan berarekin honen inguruan […]

Auñamendi mankomunitateak genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkeztu du

Diagnostiko on bat egin eta gero lanean hasi ziren genero indarkeriaren inguruko protokoloa lantzen. Protokolo honek bi ardatz nagusi ditu, alde batetik prebentzioa eta formakuntza eta bestetik erantzunaren koordinatzea. 13 udalerrietako ordezkariek izenpetu zuten protokoloa eta indarrean jarriko da. Honen inguruan solasteko Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu gurean.   Nekane […]

Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko Gure Aldetara begira

Nafarroako emakume bertsolarien bertso–sortak eta ahotsak biltzen dituen diskoa da ‘GURE ALDETARA. Nafarroako emakume bertsolariak’izenekoa. Bi helburu nagusi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako egitasmoak eta 21 emakume bertsolarik sortutako lan honek: batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertso–sorta idatziei bultzada ematea, jaso eta ikusgarri egitea, eta tradizionalki landutako bertsoen aldaera horrek gaur egun ere lekua baduela […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian

Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian