Doinu goxoek jantziko dute Urrutea kanpina

Kitarra eta ahotsak lagunduta Marina Landak giro goxoa jarriko du gaur arratsaldean Gardeko Urrutea kanpinean. Zita hau aprobetxatuz bera eta bere ibilbidea errepasatzen ibili gara gaurkoan. Musika pasiotzat duen eta Beatles edota Katamalo taldeen eragina duen emakume honek, giro goxo eta intimoa jarriko duela iragarri digu. Kontzertua, gaur (abuztuak 20) arratsaldeko 19:30tan Gardeko Urrutea Kanpinean […]

Auritzen izanen da Sergio De Andres Magia duten ipuinak kontatzen

Larunbatean arratsaldeko 19tan izanen dugu Magia Duten Ipuinak aurkezten. Auritzeko Kultur etxean izanen dugu hitzordua Sergio De Andresekin. Artista polifazetiko honek narratiba eta ukitu majikoak tartekatuz beste mundu batera eramanen gaitu. Gaurkoan gurean izan dugu honen inguruan solasten.   Sergio De Andres Irati irratian

Zaraitzuko istorio zahar eta berriak bildu dituen liburua aurkeztuko dute Koleto etxean

Ostiral honetan arratsaldeko 19tan aurkeztuko dute Otsagabiako Koleto etxean Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak istorio bilduma. Proiektu honen egilea Xabier Diaz Esarte laguna dugu eta aspaldian hasi zen Zaraitzuko istorioak lortzen. 53 ipuin/istorio desberdin dituen liburu honek zenbait tokitan izanen da salgai 15 euroren truke. Hau guztiaz Xabier Diaz Esarterekin solastu gara gaurkoan.   Xabier […]

Nafarroako historiarekin jolasean

Aezkoako Bedratzi Taupadak-en baitan Aitor Pescador historialariak hitzaldi bat emanen du gaur Orbaitzetan arratsaldeko 19:30etan. Jolas bat bezala planteatu du hitzaldia, jendeak kontestuan jar dezan 1521ean gertaturikoak, bertan gertatutakoa ez baitzen ekimen puntuala bat izan hainbat ezaugarriren eta daten segida bat baizik. Honen inguruan solastu gara Aitorrekin.   Aitor Pescador Irati irratian

Argazkilaritzarekin 30 urte eta 30 taupada bizita

15 urte zituela hasi zen argazkiak egiten. 3 urte pasata hasi zen bere jarduna profesionalki burutzen. Argazkilaritzan hasi zenetik lurralde eta animali asko pasa dira bere objetibotik eta orain ospatzeko erakusketa bat antolatu du Garraldan, Ezkerra etxean igande honetan. Hau dena egin duena Gonzalo Santomá dugu eta berarekin solasten ibili gara gaurkoan. Gonzalo Santomá Irati […]

Antzerkia ardatz duen jaialdia da Baratxinto Fest

Erronkarin antzerkia ardatz izanen duen jaialdia antolatu dute Saioa eta Anderrek. Beraiek antzerkigintzan lanean jarduten dute eta ideia polita iruditu zitzaien horrelako jaialdi bat antolatzea Erronkarin. Lehen zita pasata zapore onarekin daude eta gurean esan duten bezala jarraikortasuna izanen duen jaialdia izanen da. Gaur, gurean, Baratxinto Fest. Saioa eta Ander Irati irratian

Pirinioak zeharkatuko dituzte txistu soinuek

Uztaila hasieratik dabiltza txistuek sortutako soinuak Pirinioetako herriak zeharkatzen. Txistua jendeari hurbiltzea helburu, Euskal Herriko Txistulari elkarteak Gupirinioaren laguntzarekin Pirinioak Txistuka egitasmoa jarri zuten abian. Hainbat hitzordu barnebiltzen dituen programazioa dugu eta honen inguruan bertako sustatzaile den eta Erronkarin Txistu irakaslea den Arkaitz Ibarra izan dugu gurean.   Arkaitz Ibarra Irati irratian

Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian