Ekimenez beterik dator Agoitzen Emakumearen egunerako egitaraua

Martxoaren 8a helduta Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiek eztanda egiten dute. Aurten ere Agoitzen zenbait ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar eta guzti hauetaz solasten egon gara Maite Fernandez zinegotziarekin. Deia luzatu die entzuleei bertan parte hartu dezaten eta berdintasunerantz pausuak ematen jarrai dezaten.   Maite Fernandez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara kukua

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Osasuna eta Natura, Zazpitan Zazpi eta Erronkariko konexioa

Saio hau naturak osasunean duen eragina aztertzen hasi dugu Juan Goñiren laguntzaz. Ondoren, Erronkariko Zazpitan Zazpi proiektua ezagutzera joan gara eta Mikel Belaskorekin solastu gara honen inguruan. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko konexioa egiten.   Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Komunitatearen indarraz Erronkaribarko altxor naturalak ezagutarazten

Zazpitan zazpi du proiektu honek izena eta hainbat eragileren erkarlanaz atera da aurrera, besteak beste Erronkariko eskola, institutu, Natur interpretazio zentroa eta hainbat familia eta lagunen arteko lanaz. Ibarreko zuhaitz edota leku esanguratsuenen aurkikuntza eta ezagutarazpena dute helburu eta horretan dabiltza. Proiektuaren nondik norakoak bertan parte-hartzen dabilen Mikel Belaskoren partetik jaso ditugu gaurkoan.   Mikel […]

Natura eta osasunaren arteko erlazioa aztergai

Basoak sendatzen gaituzte? Euren buruari egin izan ohi diogun galdera da eta oso errotuta dagoen ustea da hala dela, naturak eta bereziki basoek sendatzen gaituztela. Honen ingurukoak hitzaldi baten bitartez landuko dute Otsagabiako Natur Interpretazio zentrokoek, Juan Goñi natur gidaren laguntzarekin. Honen inguruan azken honekin solastu gara. Juan Goñi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Hazidun liburutegiak eta Pirinioetako bidea

Gaur Auzperriko Liburutegian hasi dugu saioa Mari Mar Agos-en ahotik Hazidun Liburutegiak proiektua ezagutzen. Ondoren, erabakitze eskubideaz eta Pirinioetako bidea ekimenaz solasten aritu gara Gure Esku Dago ekimeneko kidea den Jexux Olaziregirekin.   Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Hazidun liburutegiak

Gaur Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzain eta artzainarekin egotera. Bertatik egitasmo berri bat ekarri dugu zeina Auzperriko liburutegian izanen dugun hemendik aurrera. Hazidun liburutegiak egitasmoa litzateke Nafarroan 25 bat liburutegik parte hartuko duten ekimena izanik.   Mari Mar Agos Irati irratian

Erabakitze eskubideari bidea emanen diete uztailaren 2an Pirinioak argiztatuz

Pirinioetako bidea deritzon ekimena jarriko dute martxan datorren uztailaren 2an. Ekimena Gure Eskuk, ANC, Omnium Cultural eta FEEC elkarteek abiatuko dute nazioen erabakitze eskubidearen aldeko aldarria agertzeko. Zita hau kontutan hartuta aurkezpena eginen dute bihar Garraldako Etxabarrengoan eta honetaz solasteko Gure Esku Dago ekimeneko Jexux Olaziregi izan dugu gurean.   Jexux Olaziregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Ukraina eta Errusia arteko gatazka Hala Bedin eta Karrape irratia

Asteazken hau Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa batekin hasi dugu, EHUko irakaslea den Asier Blasekin eginikoa Ukraina eta Errusia arteko gatazkaren inguruan solasten duena. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletarekin egotera zeinek Karrape irratitik bertako kronika pasa digun.   Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Nekazari eta abeltzainen grebara deitu dute EHNE eta UAGN sindikatuek

Ostegun honetan deituak daude lehen sektorean dabiltzanak greba deialdian parte hartzeko. Sektorearen etorkizunaz arduratuta eta gobernu ezberdinen neurri ezek bultzatu dituzte ekinaldi hau burutzera. Honetaz solasten egon gara EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin.     Fermin Gorraiz Irati irratian