Euren pandemiaren inguruko hausnarketak barnebiltzen dituen liburua aurkeztu digu Onintza Enbeitak

Konfinamendu garaitik sortzen den lana dugu Izurritea. Onintza Enbeitak Berrian eginiko zenbait kolaborazioetatik eta Zorrotz editorialaren elkarlanetik sortutako hausnarketa pertsonalak barnebiltzen dituen lana da. Gaur arratsaldean Agoitzen izanen dugu liburua aurkezten eta solasaldi interesgarri bat gauzatzen.   Onintza Enbeita Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia. Tipularen sehaska kanta eta euskaraz gozatzeko aplikazioak

Osteguna da eta Auzperriko liburutegian hasi dugu saioa. Bertatik izan dugu Mari Mar Agosen kolaborazioa zeinak liburutegiko nobedadeak ekarri dizkigu. Ondoren, Lander Garrori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu , gaur estreinatzen baitzen Donostian “Tipularen sehaska kanta” dokumentala. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu euskaraz entretenitzeko zenbait aplikazio aurkezten.   Izenburua: Otsailaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Egun On, Auñamendi! Egoera maila internazionalean Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurko saioa Hala Bedi irratiko kolaborazio batekin hasi dugu. Bertan Ekai Centerreko Adrian Zelaiak munduan darabilen mugimendu geopolitikoetan jarri du arreta. Ondoren, Leitzara jo dugu Karrape irratitik Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluak eta esnearen prezioa ardatz EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin

Lehen sektorea arriskuan dago eta zenbait erabakik arrisku horiek areagotzen dituzte. Belaunaldi aldaketak izateko arazoei gehitu behar zaie makro-ukuiluen ezarpena eta esnearen prezioaren beherakada, kostutik beherago ezartzen baitute. Honengatik eta aprobetxatuta Kaparrotzun makro-etxaldea ezartzeko baimenak eman dituela Nafar Gobernuak EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin hitz egin dugu gaukoan. Aldaketak ez badira gertatzen 400 abeltzain familien ustiategiak […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta makro-ukuiluak Fermin Gorraizekin

Gaurkoa Lekunberri bisitatzen hasi dugu, zeinetan bertatik aritu zaigun Aralar irratiko Martin Juanena bertako kronika pasatzen. Ondoren, Makro-ukuiluak eta esnearen prezioaren afera izan dugu hizketagai EHNE-Nafarroa sindikatuko lehendakaria den Fermin Gorraizekin.   Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Muskildako baselizaren afera

Astelehenero egiten ditugun bisitak egiten hasi dugu saioa. Bisita hauetan Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia izan ditugu eta bertatik aritu zaizkigu Haritz Pascual eta Julen Zelaieta. Ondoren, Muskildako baselizaren jabetzaren aferaz jabetzeko Otsagabiako alkatea den Mikel Aoiz-ekin egon gara.   Izenburua: Urtarrilaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Artzibarko herbarioa, GureVet eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Artziko Herbarioa egiten dabilen Kattalin Barberrekin hasi dugu proiektu-prozesua ezagutzen. Ondoren, eskualdean dagoen lan ekimen berria ezagutzen aritu gara, GureVet albaitaritza mugikorra alegia, Teresa Etxarrik abian jarri duen zerbitzu berria. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak pasa zitzan.   Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko