Igogailua eta normaltasunera itzulera

Bueno esan genezake normaltasun batean lan egiteko garaia heldu dela Auzperriko Liburutegia. Gaurkoan Mari Mar Agosek jakinarazi digunez igogailua erabilgarri dago eta honezkero lanak ia amaitutzat eman daitezke. Honezkero, Liburutegiak bere normaltasuna berreskuratu egin du eta espazioa erabilgarri duzuela gehitu digu.   Mari Mar Agos Irati irratian

Elikagai ekologikoak bertatik bertara ezagutzeko dinamika abian

NNPEK elkarteak abian jarri duen egitasmoa dugu Ekoplanak deritzonak. Nafarroa osoan zehar 12 plan desberdin antolatu dituzte elikagai ekologikoak tokian toki ezagutu ditzagun. Horretarako gida bat argitaratu dute plan ezberdinekin eta honen inguruan solastu gara Kattalin Barber lagunarekin. Ekoplanen inguruko informazio guztia CPAEN_NNPEK webgunean   Kattalin Barber Irati irratian

Loizuko gizonaren azken datuen inguruan solasean

Zortzi hilabete eman dituzte jadanik Loizuko Gizonaren gorpuzkietan zenbait ikerketa egiten. Horretan 30 bat lagunetako ekipo anitza bat dago lanean eta horren koordinazioan dugu Bianako Printzea Institutuko Jesus Garcia Gazolaz arkeologoa. 8 hilabete hauetan badira zenbait kontu aipagarri alde batetik, gizonaren adina 21 eta 23 urte bitartekoa zela ondorioztatu dute froga desberdinek, baita proiektil bat […]

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona eta Karrape irratia

Gaur, duela astebete aurkeztu zituzten Loizuko Gizonaren inguruko datuen inguruan solasten ibili gara, bertan lanean dabilen Bianako Printzea institutuko Jesus Garcia arkeologoarekin. Ondoren, Leitzara jo dugu, bertatik, Karrape irratitik, Unai Zabaleta aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Izenburua: Azaroaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gazteak eta pornografia binomioa lantzeko ikastaroa izanen da Agoitzen

Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoak emanen du ikastaroa ostegun honetan. Hori aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada egin dugu eta gaia apur bat landu. Berak azaldu bezala garrantzitsua da sexu hezkuntza familia barnean lantzea pornografia biolento horren eragina lausotu edo txikitzeko. Horretan jarriko du fokoa bere ikastaroak eta berarekin luze eta zabal hitz egin dugu […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, gazteak eta pornografia eta adimen emozionala

Asteartero bezala Aralar irratia bisitatzen hasi gara, bertatik Martin Juanena aritu zaigularik. Ondoren, gazteak eta pornografia izan dugu hizketagaia Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoarekin, berak ostegunean emanen duen ikastaroa aitzakitzat hartuta. Bukatzeko, gaur hastekoa den adimen emozionala ikastaroa ekarri nahi izan dugu Alvaro Embid lagunarekin izandako solasaldia bergogoratuz. Izenburua: Azaroaren 16ko saioa Iraupena: 2 […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Ruper Ordorikarekin solasaldia

Gaurko saio hasieran Irrintzi Dorrera joan gara Euskalerria irratira Haritz Pascual lagunak kronika egin zezan. Ondoren, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira Julen Zelaietak bertako azken berriak ekar zitzan. Bukatzeko, Ruper Ordorikarekin solasteko parada hartu dugu bere azken lana den “Amour eta Toujour” -en aurre-estreinaldia eginen baitu larunbatean Ariben. Izenburua: Azaroaren 15ko saioa Iraupena: 2 […]

Amour eta toujour Ruper Ordorikaren azken lanaren aurre-estreinaldia larunbatean Ariben

Larunbateko kontzertua aitzakitzat hartuta Oñatiko Koblakariarekin egoteko parada izan dugu. Ruper Ordorika dugu koblakari hori eta bere azken lanaren aurre-estreinaldia eginen du, “Amour eta Toujour” da lan berriaren izenburua eta erritmo eta errima berriarekin datorkigu. Berarekin batera bere ibilbidea eta azken lan honen nondik norakoak errepasatu ditugu. Larunbat honetan Pirinioetako AEK-k, Etxabarrengoak eta Aezkoako Batzarre […]

Euskal Herrian mugarik ez daudela aldarrikatzeko elkarretaratzea igandean Iturzaetan.

Frantziako estatuak pasa den urtarrilaren 8an zenbait muga itxiarazi edo kontrolpean ezarri zituen. Hasiera batean pandemiaren aitzakipean eta segurtasunaren izenean ondoren. Honek, Xiberua , Zaraitzu eta Erronkariko biztanleengan eragina izan ez ezik inposaturiko muga bat berrezartzea ekarri du. Honengatik, pirinioaz bi aldeetako lagunak batzen ibili dira eta ekimen bateratua egitea adostu dute. Lehen ekimena zehazki […]

Egun On, Auñamendi! Mugarik ez ekimena, Drogak eta Pandemia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Saioa Otsagin hasi dugu bertako EH Bilduko zinegotzia den Rakel Zokorekin, igandeko Mugarik ez Euskal Herrian ekimenaren inguruan solasean. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ai Laket! -eko lagunekin eginikoa zeina pandemia eta kontsumoak ikertzen dituen. Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]