Apirileko ekimenen balorazioa
Gaur Mari Mar Agos liburuzaina berriz izan dugu gurean. Gaurkoan apirilean eta batez ere liburuaren egunaren harira izandako ekimenen balorazioa egitera etorri zaigu. Marimar liburuzaina Irati irratian
Gaur Mari Mar Agos liburuzaina berriz izan dugu gurean. Gaurkoan apirilean eta batez ere liburuaren egunaren harira izandako ekimenen balorazioa egitera etorri zaigu. Marimar liburuzaina Irati irratian
Nafarroaren konkista burutu zenetik 500 urte beteko diren honetan zenbait lagunek batu egin dira Nafarroa Berriz Altxa Soberania es libertad dinamikaren baitan. Manifestua ere plazaratu zuten Iruñeako Ziudadelan, Gaztelako koroak nafarrak kontrolatzeko espreski sortutako gotorlekuan. Hasieratik 73 lagun sinatu dute manifestu hau zeina Nafarroaren izaera errebeldea aldarrikatzen duen. Dinamikak ekainaren 19rako mobilizazio bat iragarri du, […]
Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken hilabetearen balorazioa jaso dugularik..Ondoren Nafarroa Berriz Altxa dinamika ezagutzen jarraitu dugu bertako bozeramaile den Amagoia Susperregiren partetik. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu Mikroipuin lehiaketaren inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaur Xanti Begiristainekin izan gara berriz ere. Gaurkoan Manexen azken istorioa ekarri digu, Manex eta emantzipazioa du izenburua. Ez du aukera galdu Auritzen grabatutako Tiramillas saioari kritika egiteko. Xanti Begiristain Irati irratian.
Gaurko saioa Altsasu auziaz solasten hasi dugu Auñamendiko Ernaik auzi honen inguruko hitzaldia antolatu baitu. Honen inguruan Unai Irigarai Ernaiko kidearekin mintzatu gara. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Altsasuko auzia hizpide izanen dute ostiral honetan Aribeko Aezkoako Etxean. Auñamendiko Ernaik antolatuta Altsasuko auziko auziperatutako Adur Ramirez de Alda izanen dugu bertan hitzaldi-solasaldia ematen. Gazte borroka eta antolakuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izanen dute honekin bertako kidea den Unai Irigaraik agertu digun moduan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izanen da eta lekua erreserbatzea derrigorrezkoa da 620630562 telefonoan. […]
Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiari eginikoa, zeina Bielorrusian eta Afganistango egoeren berri ekarri digun. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik Covax txertoaren inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]
Zaraitzun, Aezkoan, Garazin eta Irati inguruetan egindako ikerketa bat plazaratu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek People and Nature aldizkarian. Bertan, hizkuntza eta naturarekiko erlazioa ikertzen du euren lanak eta aitzindaria izan daitekeen ikerlana dugu. Honen inguruan solasteko Dylan Inglis laguna izan dugu gurean ikerlanaren nondik norakoak azaltzen. Unai Pascualeri Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa People […]
Gaurkoa Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Paskualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Dylan Inglis izan dugu, Natura eta Hizkuntza(Euskara) aztertzen duen Unai Pascualekin egindako ikerlana aurkezten, zeina People […]
Pirinioko mahaitik sustatutako ekinbidea martxan jarriko da igande honetan Ariben. GuPirinioa taldekoek lagunduta Euskara lantaldeak martxan jarriko dute Bortuetako Euskalkien Foroa. Hausnarketa saio honetan 30 bat lagunek eman dute izena eta euskalkien egoeraz eta etorkizunaz arituko dira. Honetaz, gaurkoan GuPirinioako Ainhoa Elizalderekin hitz egin dugu. Ainhoa Elizalde Irati irratian