La Sombra que habita en tus ojos liburuaren zozketa!

Amaia Oloriz Rivas idazlearen “La sombra que habita en tus ojos” eleberriaren ale bat zozketatuko dugu galdera hau erantzuten duten lagunen artean: Zein istorio idatzi ditu Amaiak bere 5 eleberrietaz aparte?Erantzuna irratian eginiko elkarrizketan duzue. Erantzuna duzutenean bidali 667974106 telefonora

Egun On, Auñamendi! Enaren inguruko eleberria, Auzperriko liburutegia eta iazko mikroipuin lehiaketako irabazleak

Gaurkoa “La sombra que habita en tus ojos” eleberriaz solasten egon gara Amaia Oloriz Rivas idazlearekin. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, iazko mikroipuin lehiaketako irabazleen obrak irakurri ditugu. Izenburua: Otsailaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erronkariko enaretan girotutako eleberria aurkeztu digu Amaia Oloriz Rivasek

5 eleberri auto ekoitzi dituen idazlea izan dugu gaurkoan, Amaia Oloriz Rivas laguna alegia. Erronkariko bailaran kokatutako bere azken istorioa ezagutu dugu bere laguntzaz, “La sombra que habita en tus ojos” izenburua duena. Emakumea eta Pirinioa protagonistak dira garaiko enaren bizimoduan girotutako eleberri hau. Elkarrizketa aprobetxatu dugu irratian ale bat zozketatzeko. Zozketaren kartela: Amaia Oloriz […]

Egun On, Auñamendi! Isturitz ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin jarraitu dugu. Gaurkoan Joëlle Darricau lagunaren eskutik Isturitzeko kobazuloak ezagutzera gerturatu gara. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aizpea eta Zatoia ezagutzen: Isturitz eta Joëlle Darricau

Aizpea eta Zatoia ezgautzen joateko bigarren geldialdia. Geldialdi honek Iparraldera garamatza, Donamartiri herrira zehazki. Bertan artatu gaitu Joëlle Darricau lagunak eta berarekin batera ezagutu ditugu Isturitz eta Otsozelaia leizeak eta bertan topatutako aurkikuntzak. Isturitz inguruko informazioa: Isturitzeko kobazuloen webgunea Joëlle Darricau Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Covid Gakoak Elhuyarren eskutik

Saio honen hasieran Aralar irratia bisitatzen egon gara eta bertan jaso dugu Larraun-Lekunberriko kronika Martin Juanenaren eskutik. Ondoren, Elhuyar fundazioaren kolaborazioa izan dugu Covid aren gakoekin jarraituz Ana Galarragaren eskutik. Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta errepaso internazionala Hala Bedin

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Xabi Lasak eginiko errepaso internazionala ekarri dugu gurera. Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskararen hauspoa izan nahiean dator Euskararen Ginkanaren 7. edizioa

Aurten ere Kutxa Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean Euskararen Ginkana dakarte. 7. edizioa izanen da eta euskararen hauspoa izan nahiean sortu zen egitasmoa. Honetaz solasteko ekimeneko koordinatzaile eta Topaguneako kide den Itxaso Paia izan dugu irratian. Animatu zaitezte zuen taldeak egitera! Informazio gehiago: Euskararen Ginkana Itxaso Paia Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskararen ginkana eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan Euskararen Ginkana ekimena ezagutu dugu Euskaldunon Topaguneako kide den Itxaso Paiaren eskutik. Ondroen Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Urtarrilaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko