Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! 2020 osasuntsu baterako gomendioen 2. partea, Karrape irratia eta Pirinioko plana

Gaurko saioa Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin hasi dugu. Berarekin errepasatu ditugu 2020. urte osasuntsu bat izateko jarraitu behar ditugun irizpideak. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren kronika bila. Bukatzeko, Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinez izan dugu Pirinioko Planaren inguruko lan saioetaz solasten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mariano Galartza:” Erasoa ez da izan kasu isolatu bat”

Asteburuan Zaporeak elkarteko bolondresek erasoa jasan zuten ultra-eskuindar talde baten eskutik errefuxiatuei laguntza eskaintzetik itzultzen zirenean. Hori dela eta kontakjtuan jarri gara elkarteko kidea den Mariano Galartzarekin. Berak aipatu digunez ez da eraso isolatu bat, egoera sozio-politikoak hauspotutako ondorioa baizik. Turkia, Grezia eta Europar Batasunaren arteko tira-biren ondorioz hainbat talde hauspotuta dabiltzate eta asteburukoa horren […]

Egun on, Auñamendi! Zaporeakeko lagunek jasotako erasoa, Aralar irratia eta Quark saioa

Gaurkoa, Zaporeakeko kidea den Mariano Galarzarekin hasi dugu. Asteburu honetan, Zaporeak ekimeneko hainbat kide erasotuak izan baitira Grezian. Ondoren, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu musikaren ezaugarri unibertsaletaz solasten. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Greziako errefuxiatuen egoera Hala Bedin.

Saio honetan, astelehenero bezala Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu. Bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Grezian dauden errefuxiatuen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu eta ondoren Irkus Roblesek Inauteriei buruz hitz egin digu.

Gaurko saio hasieran Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz, energia berriak tarteko, eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu. Ondoren, Irkus Roblesek Inauterien historia, jatorria eta egoerari buruz hitz egin digu. Izenburua: Otsailaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Josetxo Artajok Obtener una fotografia del espacio erakusketari buruz eta Dabid Soto Zain-eko asanblea orokorrari buruz.

Gaurko saio hasieran Josetxo Artajorekin izan gara, “Obtener una fotografia del espacio” ekintza sortu duena, Otsailaren 28an argazki erakusketa eta Martxoaren 14ean telescopioaren funtzionamenduari buruzko tailerra. Ondoren, Dabid Sotorekin izan gara Zain-ek Martxoaren 1ean egingo duen asanblada orokorrari buruz hizketan; ibaiaren garrantzia, egoera eta geroari buruz.. Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

NSKAK Festibala crowdfundinga kanpaina abiarazi du bideragarritasuna edukitzeko.

Urzainkin ospatzen den festibal honek diru iturri bezala crowdfundinga hartu du aurten. Honen inguruan solasteko Eneko Manuterekin izan gara gaurkoan, proiektu beraren inguruan solasteko eta kanpaina berri honen inguruan aritzeko. Ekarpena egin nahi izanez gero, hemen aukera: NESKAK FESTIBALA VERKAMIN NESKAKeko Manute Irati irratian