Egunon Auñamendi! Mikel Zabalza gogoratu zuten igandean Orbaizetan
Omenaldi hunkigarria egin zen igandearekin Orbaizetako Olan Mikel Zabalza oroitzeko. Irati irratian ekitaldiko grabazioa berriz entzun dugu; ondo gogoan hartzekoak Aimar Karrika eta Eneko Fernandez bertsolariek biboliña eta kitarra doinuz lagundurik egin zituzten kantuak. Altsasuko gazteen gurasoen hitzartzea, Mikel Zabalza gogoan herri ekimenaren gogoeta eta senideen esker oneko eleak. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 […]