Transpirenaica Social y Solidaria bakearen aldeko bidea eginen du aurten

Gaur Transpirenaica Social y Solidaria proiektua ezagutzen eman dugu saioa. Lehendabizi, Irene Zendrera izan dugu proiektuaren osotasuna zein den erakusten. Ondoren. CEAR Nafarroako Michelle izan dugu proiektuaren egunerokotasunean zer egiten duten azaltzen. Informazio gehiagorako edo proiektuan zure aletxoa jarri nahiko bazenu hemen duzue aukera: https://transpirenaicasocialsolidaria.org/    Irene Zendrera Irati Irratian: CEAReko Michelle Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Transpirenaica Social y Solidaria egitasmoa

Gaurko saioaren hasieran Martin Juanenarekin izan gara Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Transpirenaica Social y Solidaria egitasmoa ezagutu dugu bertako antolatzailea den Irene Zendrera eta CEAR Nafarroako Michellen laguntzarekin. Izenburua: Ekainaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratira bisita eta Unai Laso pilotariarekin solasaldia

Ikasturte honetan azkenengo aldiz joan gara Xorroxin irratira Julen Zelaietaren ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Ondoren, Bizkarretako txapeldun handia izan dugu irratiko uhinetan, Unai Laso alegia, berarekin errepasatu ditugu eskuz banakako txapelketa eta herrian egindako omenaldia. Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta latinoamerika Hala Bedin

Gaurkoa oporretatik bueltan den Martin Juanenarekin hasi dugu Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Hala Bedi irratiko kolaborazio batekin jarraitu dugu Fakun Aznarezekin izandakoa, Latinoamerikan izandako azken gertakarien inguruan solastu zaigularik. Izenburua: Ekainaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Astelehenero bezala saioa Euskalerria irratian hasi dugu Haritz Pascualek bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Lesakara joan gara Xorroxin irratira JuLen Zelaietaren ahotsetik bertako azken berriak ezagutzera. Izenburua: Ekainaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiarekin konexioa, Erronkariko Gaztaren eguna eta Josu Jimenezen Zuihitsua

Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu Auzperriko Liburutegian, bertako azken ordua ekar zezan. Ondoren, Erronkariko Gazta eta honen inguruan antolatutako asteburuaz mintzatu gara Amparo Viñuales lagunarekin. Bukatzeko, Josu Jimenez idazlea izan dugu Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken lana aurkezten. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Josu Jimenezek Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken obra aurkeztu digu

Kultura japoniarretik asko edandakoa dugu Josu Jimenez Maia Olaldeako bizilaguna. Azken honetan pasa den asteburuan Ziburuko disko eta liburu azokan aurkeztutako Zuihitsua, idazlumari jarraiki bere azken lanarekin etorri zaigu. Gaur, Iruñeako Karrikiri elkartean aurkeztuko du bere saiakera liburua arratsaldeko 19tan eta honengatik berarekin egoteko aukera ez dugu galdu.    

Erronkariko gaztaren egun handia asteburu honetan izanen da

Bi urteren etenaren ondoren hemen dugu berriz ere Erronkariko Gaztaren Eguna. Erronkari mapetan kokatzen duen zigilu edo produktu honek hiru egunetako egitaraua izanen duen eguna izanen du. Honen inguruan Erronkariko udaleko Amparo Viñuales izan dugu solasean.   Egunaren programazioa