Egun on, Auñamendi! Aberri eguna eta Pirinioko Soinu Banda 17.atala

Saioa Aberri Egunaren ospakizunaren inguruko helarazi dizkiguten hainbat ohar plazaratu ditugu. Bestalde, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaurkoan Hiriberriko H-koak K-rekin gidari izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 10eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda 15.atala: Jose Ignacio Ubau

Ohiko egunean baina ohiko kolaboraziotik kanpo izan dugu. Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk ekarri dizkigu 10 kantuen zerrenda. Lasaitasun atsegina ekarri digu berak aukeratutako musikak. Plazer bat Jose Ignacio! Abestiak: 1-Borthers in arms – Dire Straits2- Hallellujah – Leonard Cohen3- Imagine – John Lennon4-Adagio in G minor- Tomaso Albinoni5-Bohemian Rhapsody – Queen6-Yesterday – The Beatles7- Nere […]

Egun on, Auñamendi! Busa, Astean Behin eta Pirinioko Soinu Bandaren 12+1 atala

Hasi dugu lineako autobusaren ordutegi berria aipatu dugu eta Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako “Astean Behin” jolasaren bigarren astea dela ohartarazi dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandaren tartea izan da. Gaur Edurne Erreak gidaritza hartu duelarik. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoak Jakin Nahi Du eta Astean Behin Aezkoako Gazte Asanbladarekin solasaldia

Programazio oparoa prestatzen ibili izan dira Aezkoako Gazte Asanbladako lagunak. Bere garaian Aezkoak Jakin Nahi Du dinamika abiatu zuten jendearen jakintzak elkartrukatzeko eta arrakasta handia lortu 50 bat lagunek prest baitziren modu batean edo bestean parte-hartzeko. Alarma egoerak hala ere dena bertan behera utzi du, baina ez dira geldirik geratu eta Aezkoako Astean Behin jolasa […]

Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Uholdeak eta ekaitzaren ostean dator barea

Egun gogorra izan zen ostiralekoa. Irati ibaiak gainezka egin zuen hainbat lekutan eta ondorioak oraindik ikusgai daude. Aezkoako Batzarreko Karlos mintzatu da gertatutakoari buruz Irati irratian. Aurretik, Zebrabidea saioko elkarrizketa bat ekarri dugu, krisi klimatikoari buruzkoa. Gogoetarako une aproposa, Madrilen egin duten gailurrak konponbiderik aurkitu eta adostu ez badu ere. Krisi klimatikoa eta ondorioak gure […]

Egun on, Auñamendi! Hobeto bizitzeko Jose Ignacio Ubauk emandako aholkuak eta Karrape irratiko kronika

Etxerako lanak eginda etorri da Jose Ignacio Ubau berriz ere. Gu guztion bizitza hobetzeko ahaleginean hainbat gomendio helarazi dizkigu, bizitza sinplifikatu behar dugula, pentsatzen den hori egin behar dugula eta aitzakiak aurrera egiteko oztopoak ditugula. Ondoren, asteazkenero egiten dugun bidaiari ekin diogu eta Leitzaraino joan gara Unai Zabaletarekin egotera, Karrape irratiko estalpetik aritu zaigularik. Irratsaioa […]