Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Aezkoa Kirol Elkartearen galdetegia

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Aezkoa Kirol Elkarteko Ainara Arcelusekin egon gara euren galdetegiaren inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Iruñerria eta Baztan-Bidasoako berriak eta herrietako hauteskundeen emaitzak

Astelehena. Kirol emaitzak. Ezkurdia 4 1/2ko txapeldun. Iker Vicentek Nafarroako aizkolari txapelketa irabazi du bosgarrenez. Aria, Aribe, Garralda eta Orbaizetan hauteskundeak. Erronkarin beste horrenbertze. Euskalerria irratiko Mikel Bujandak aktualitatea ekarri digu, eta Xorroxin irratitik Doneztebeko ferieatik eskualdez eskualde aritu gara.Udalbiltzako lehendakari hautatu berri Jabi Asurmendirekin ere aritu gara irratsaioan. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egunon Auñamendi! Iker Vicente txapeldun, Unai Laso semifinaletan eta Osasuna irabazten

Zorionekoak gara astelehenez Irati irratian. Aritz Ganboa artzaiak bere erronka bete du aste buruan -Sakanatik Izabara korrika-, Iker Vicente Euskal Herriko txapeldun aizkoran, Unai Laso lauterdiko semifinaletan eta Osasuna zortzigarren postuan ligan. Euskalerria irratia eta Xorroxin gaur Irati irratian, eta Iker Vicente bera ere elkarrizketatu dugu. Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Iker Vicente: “Egunero ohean Euskal Herriko txapelketan pentsatzen dut, eta amets egin dut txapelarekin”

Iker Vicente Saralegi Otxagabiako aizkolariak Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala jokatuko du asteburuan. Irati irratian egiten dituen entrenamenduei buruz, bere ametsei buruz eta oraingoan txapela irabazteko dituen aukerei buruz mintzatu da. Iker Vicente Irati irratian