Pirinioak aldaketa klimatikoari egokitzeko mugaz-gaindiko LIFE Pyrenees4Clima proiektua martxan

Astebete pasa da mugaz-gaindiko proiektua den LIFE Pyrenees4Clima proiektua aurkeztu zenetik. Proiektu honek aldaketa klimatikoari aurre egin eta Pirinioa eta bere jendea aldaketa horretarako egokitzapena egitea du helburu. Proiektua ezagutzeko gaurkoan Pirinioetako Aldaketa Klimatikoaren behatokiko eta proiektuko koordinatzailea den Eva Garcia Balaguer izan dugu gurean. Proiektu honek Akitania, Okzitania, Andorra, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi […]

Gaur hasiko dira MINTZAKIDE aurkezpenak

Garraldako AEK-ko Izaskun Zabaltzarekin solastu gara gaurkoan hasiko diren MINTZAKIDE aurkezpenei buruz. Noiz, non eta zer diren azaldu digu Izaskunek. Gaur eta bihar eginen dituzte lehenengo aurkezpenak eta datorren ostegun eta ostiralean jarraituko dute aurkezpenekin. Pirinioetako AEK antolaturik hainbat udaletxe eta bailaren laguntzarekin.     Izaskun Zabaltza (AEK) Irati Irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Lau urtaro,lau enplegu

Enpresabidea agerkari digitalean plazaratzen ohi ditu Ainhoa Elizaldek euren iritziak eta gaurtik aurrera ere gurean eginen du Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? atalean bi astetan behin. Gaurkoan, Lau urtaro, lau enplegu izenburudun iritzi artikulua ekarri digu, zeina urtaroen araberako lanaldiek dakartzan prekarietatea azaltzen den eta lan iraunkor bat edukitzearen ezina azaltzen duen. Enpresa bidea agerkari digitala […]

Nafar Pirinioetako etorkizunaz hausnartzeko jardunaldiak izanen dira Auritzen larunbatean

Bi Nafarren elkarteak eta NUPek antolatuta Nafar Pirinioa: Etorkizunera irekitako atea jardunaldiak eginen dituzte larunbatean Auritzen. Bertan solasaldi eta mahai-inguruak izanen ditugu bertako zein kanpoko hizlariekin. Honen inguruan Bi Nafarroen elkarteko Begoña Lopezekin landu dugu gaurko saioan. Ikastaroan izena eman nahi izanez gero hemen duzue Jardunaldien Webgunea Begoña Lopez Irati Irratian:

Bertako euskalkiak sustatzeko ekimena dugu Elebetean Behin

Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu […]

Euskara eta naturarekiko atxikimendua ikertu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek

Zaraitzun, Aezkoan, Garazin eta Irati inguruetan egindako ikerketa bat plazaratu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek People and Nature aldizkarian. Bertan, hizkuntza eta naturarekiko erlazioa ikertzen du euren lanak eta aitzindaria izan daitekeen ikerlana dugu. Honen inguruan solasteko Dylan Inglis laguna izan dugu gurean ikerlanaren nondik norakoak azaltzen. Unai Pascualeri Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa People […]

Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]