Nafarroak jasotzen duen PAC diru-laguntzen kopurua murriztu daitezkeela ohartarazten du EHNEK
FEGAk proposatu duen aldaketa ezartzen badute NPB diru-laguntzak eskatzeko onargarriak diren basoko larreak 3.600 hektareak galduko dira
PAC edo euskaraz NPB diru-laguntzak eskatzeko onartzen diren lur komunalen azaleraren murrizketa dela eta kaltetuak izan diren udal eta kontzejuekin bilduko da EHNE nekazaritza sindikatua hurrengo asteotan. Europako Batzordeak agintzen du zuhaizpeko larreak baso-azalera dela, beraz Nekazaritza Politika Bateratuaren, NPBaren, diru-laguntzak eskatzeko ez dute balioko bazka mota hauek. Aldaketa hau ezartzen badute, aurten Nafarroak NPB-ren diru-laguntzaren kopuruan murrizketa nabarmena jasoko du.
Nafarroa osoko 150 erakunde, udal, kontzeju eta mankomunitatetan, eragina du Europako agindu berriak eta 3.600 hektareako azalera komunala baliogabetzen ditu NPB diru-laguntza eskatzeko. Nahiz eta 2011rako Nafarroako Gobernuko Landa Garapen sailak azaldu zuen Bruselako agindua ez zela indarrean sartuko iaz, aurten bai ezarriko dute.
EHNE oso kezkatuta dago erabaki honen ondorioez, izan ere abeltzainen errentan eragin oso latzak dakar aldaketak. Baina, aldi berean, udal eta kontzejuen egoera ekonomikoa ere, dagoeneko kolpatua, txartuko da. Gainera, murriztuko dira artzaintza estentsiboaren aukerak eta bazka komunalen balioa, baita gure lurrean antzinakoa den artzaintzaren jarduera kolokan jarriko dute ere. EHNE sindikatuak azpimarratzen du komunalen azalera gutxitzeak abeltzainak eragiteaz gain, Nafarroak Europatik jasoko duen diru-laguntza orokorrak ere, gutxituko direla, NPB eskubideak ezartzeko onargarria den azaleraren arabera jaitsiko baita.
Diru-laguntzak eskatzeko erabiltzen diren hektarea onargarrien galera eragozteko ezinbesteko gestio administratiboak egin beharko dira. EHNE sindikatuak hainbat bilera egingo ditu Sunbilla, Lizarra, Ezkarozen, Ariben, Irurtzunen, Lekunberrin eta Irunberrin. Bilera hauetan udalek eta kontzejuek egoera konpontzeko egin ditzaketen gestio administratiboak azalduko ditu EHNEK.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 30ean
Informazio gehiago eskuratzeko:
Ignacio Gil, EHNE sindikatuko Exekutibako kidea: 665 527 342