Kaixo guztioi.
Idatzi honen bidez datorren astelehenean, maiatzaren 28an 16:30etan Garraldako eskolan izanen den bilerara deitzen zaituztegu. Bertan murrizketen ondorioz eskolako plantila zertan geratuko den eta honek zuen seme-alabengan izanen duen eraginaren berri emanen dugu. Osasun zerbitzuetan zer eraginen berri ere emanen da. Bileran egoerari aurre egiteko zer egin daiteken erabakiko dugu. Honek denoi eragiten digu: guraso, ikasle, irakasle, osasun zerbitzu eta gainontzeko biztanleei.
Badakigu Erronkarin eta Zaraitzun bailara mailan mugitzen ari direla, hortaz, guk ere berdin egin beharko genuke, denok osatzen baitugu Pirinioa eta denoi berdin eragiten baitigu. Bileran aurretik proposaturiko ekintzen berri emanen dizuegu eta gustatuko litzaiguke zuenak entzutea.
Agertuko zaretelakoan, mila esker.