Gartxot Ekimenekoek jakinarazi nahi digute interneten bidez Gartxot filma ikus dezakegula:
Gartxot filma azaroan estreinatu zenetik milaka lagunek ikusi dute eta oso
pozik gaude jasotako erantzunaz.
*Orain aukera berri bat dugu filma ikusteko, Internetez, FILMIN izeneko
webgune homologatuaren bidez.
*Filmin, filmak legez ikusteko leku segurua da. beraz, ez izan alde
horretatik beldurrik. Jende serioa da, zinea maite duena eta epe luzeko
negozioa egin nahi duena. Guk aspalditik erabiltzen dugu eta oso pozik
gaude.
*Zinema ona maite baduzu, luzaroan gozatuko duzu.*
*Filma ikusteak 2,95 balio du eta 72 ordu dituzu ikusteko.
*Gartxot proiekturako oso lagungarria da zuk filminen pelikula alokatzea,
ikusle kopurua handitu ahala filman egindako inbertsioa berreskuratzen
laguntzen diguzulako.
Mila esker.
Hemen azalpenak, inoiz horrelako web orri bat erabili ez baduzu:
0- Sartu webgunean: www.filmin.es
1- Filma ikusteko izena eman behar duzu lehenengo. “regístrate”
2- Sartu, “login” klikatuz. (e-mail edo ezizena eta pasahitza idatziz)
3- Bilatzailean (lupa), “Gartxot” idatzi
4- Filma alokatu “compra esta película” klikatuz.
5- Kreditu txartela edo paypal klikatu, zenbakiak sartu eta ordaindu
“Enviar pago” klikatuz.
6- Onartu “Aceptar” klikatuz. (erosketaren detailea helduko zaizu
e-mailera, gorde nahi baduzu.)
7- Filmaren bertsioa aukeratu “elegir una versión” V.O. (euskaraz)
V.O.S.E. (euskaraz + espainolezko azpitituluekin)
8- “Play” klikatu, hirukitxoan. Beharrezkoa. Momentu horretan ikusle
ofiziala bihurtuko zara. (Nahiz filma ikusten jarraitu ez edo beranduago
ikusi 72 orduren barruan)