EHNE Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren aurka dago nekazaritza eta abeltzaintza sektorea suntsitzen jarraitzen duelako. Erreformaren negoziaketa bukatzear dago eta jokoan bertako elikagaien ekoizpena. Erakundeak herrien gosearekin jokatzen ari dira. Hori guztia salatzeko baserria Iruñeko erdialdera eramango du sindikatuak: animaliek, traktoreek eta bestelakoek hartuko dituzte kaleak. Bihar larunbata, azaroak 24, MANIFESTAZIOA, 12:00etan, Antoniutti parketik.