Mintegia

Larunbat honetan, Artelaneko hirugarren mintegia egingo da, Aribeko Juntaetxean, arratsaldeko 18.00etan. Mintegia guztiz irekia da, aurreko bietan egon ez arren, joan zaitezkete.

Este sabado se celebrará el tercer mintegi de Artelanean, será en la Casa del Valle de Aribe a las 18.00 horas.  El mintegi es totalmente abierto.

“Auzolanaren” ideia edo jarduteko modua EHn ohitura handia izan du historikoki. Gure funtzionatzeko era naturala izan da betidanik.  Zertan datza? Herri antolamenduan, beti ere ingurunea eta bizikidetza errespetatuz eta tokiko sustapena bermatzen saiatuz. Tokiko baldintzak kontutan hartuz, ditugun baliabideak erabili eta herritarren gaitasunak sustatuz beharrizanen asetzea ahalik eta gehien bermatuz.
Gurean, auzolanaren kultura osatzen duten hainbat ohitura mantentzen dira, besteak beste;  Auzolana edo artelana, lur komunalak, batzarrak…
Gure bizitokiak baldintza bereziak ditu eta horiek bizilagunen arteko harremanak baldintzatzen ditu, laguntza sareak, eta arlo askotan autogestioa (neur batean behintzat) laguntzen dituelarik; elikaduraren eremu zabal batean, kulturan, hondakinen kudeaketan, komunikabideetan…  Honekin,  administrazioaren marginazioak zerikusi handia dauka eta guzti honen areagotzea dakar, beste esparru batzuetara zabalduz; hezkuntza, osasuna, komunikabideetan, elikaduran areagotzen…
Turismoa eta gure herrietan egin daitezkeen proiektu bereziak ere ahaztu gabe. Azken finean Administrazioak  ahazten gaitu, beraz gauzak aurrera atera nahi baditugu, gure esku hartu behar direla argi dago.

Iruzkindu