Kebenko elkarteak Uskararen eguna ospatuko du Erronkarin, maiatzaren 27an, Ekialdea uskararen dirdira lelopean. Egun osoz, ekitaldi anitz izanen da. Besteak beste, herri bazkaria, Etxelarena fanfarrea eta kontzertuak. Oharkabe, Skarmentu, Zartako-K eta Trikidantz izanen dira. Antolatzaileek ekialdeko euskaldun guziak bildu nahi dituzte festan, Errotik Erronkarira eta Zangozatik Larrainera.