Filmez beteriko gau baten ostean, ‘Midnight in Agoitz’ film laburrak irabazi du Agoizko film laburren VI. lehiaketa. Film labur onenaren saria eman dio epaimahaiak, Rut Etxarte, Edurne Mañu eta Garazi Iribarrenek zuzenduriko lanari.
Jai aurreko astean, Agoitzen ohitura den bezala, asteartean egin zen filmen proiekzioa. Merkatuko plaza goraino bete zen, eta bederatzi filmek izan zuten sarituak izateko aukera.
Baina polemika ere izan da. TutoBerri atariaren arabera, ikuslegoaren saria eta antzezpen onenari saria irabazi dituen film laburra iragarki baten kopia delako.