Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendaritza nagusia bere gain hartuko du Edurne Eginoa Antxok. Orain arte Orbara eta Orbaizetako idazkari izan da, 1996. urtetik, zehazki. Jose Luis Ruiz Ciruelos ordezkatuko du.
Edurne Eginoak Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat ikastaro egin ditu NUPen babes juridikoaren inguruan. Orbaran bizi da bere bi semeekin.