Goizaldeko 3:30ean aurkitu dituzte 13, 15 eta 17 urteko gazteak. Irabia urtegiaren inguruan bizikletarekin ibilbide bat egiten ari zirela galdu ziren atzo.
Gazteen gurasoek arratsaldeko 19:00etan galdu zuten kontaktua haiekin. Baina ostatu hartu duten kanpingetik dei bat jaso zutela ikustean, bertan izango zirela pentsatu zuten.
Haien seme-alabak ez zirela konturatzean ekin zion Nafarroako Larrialdien Agentziak gazteak bilatzeari. Auritz eta Nabaskoitzeko suhiltzaileek eta Nafarroako basoizain zerbitzuak parte hartu dute bilaketan. Etxola batean babestu ziren, eta bertan aurkitu zituzten.