Uharte Arakinen omenaldia egingo zaie Juan Bautista Indart luzaidarrari eta Ricardo Zabalza orbaiztarrari. Igandean eginen den Artzai Egunean omenduko ditu antolakuntzak, hainbat urtez lehiaketan parte hartu izanagatik. Arratsaldeko bostetan, Geinberako barrutian izanen da.
Haiekin batera, Josetxo Billabona Olano Leitzarra ere omenduko dute. Jakinarazi dutenez, artzantzako pertsona guziak eta artzantza eta bere mundua maite dutenak omendu nahi dituzte, “bertako eta mendialdeko arrezekin lan egin eta ingurumena eta paisaia mantentzen dutenei txaloa eskeiniz”.
“JUAN BAUTISTA INDART, Luzaidearra baina bere bizi gehiena artzain bezala Orbaitzetan egin zuena Ricardo Zabalzarekin, eta ainbat urtez gure Lehiaketan parte hartu zuena”.