Ostiralean izanen da azken eguna mikologia eta landa garapenen ikastaroan izen emateko. 60 orduko ikastaroa izanen da. Urriaren 4an hasiko da, eta zortzi astez iraungo du, azaroaren 17ra bitartean. Micopark S.I. enpresako gerente Javier Gomez Urrutia izango da ikastaroaren arduraduna. Honakoak dira ikastaroaren helburuak:
* Onddoen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
* Ziza-espezie jangarri eta toxiko nagusiak ikastea.
* Nafarroako baliabide mikologikoen oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
* Mikologiaren arloko lanbide nagusiak ezagutzera ematea.
* Baliabide mikologikoekiko errespetuzko jarrerak garatzea.
Ikastaroak gehienez ere 20 pertsonentzako lekua izanen du, eta Erroibarko udaletxean eginen dute. Izen emateko, ondorengo baldintzak bete beharko ditu interesatuak:
* BHIko laugarren maila (edo baliokidea)
* Erroibar, Auritz edo Orregako bizilaguna izatea (lekua izanez gero, ez direnek ere izanen dute parte hartzeko aukera)
* Interesa eduki
* Ikasketak
* Enplegurako baliogarria izatea
Balintzak kontuan hartuta froga bat eginez aukeratuko dituzte parte hartzaileak. Eskualdeko bizilagunek 20 € ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek, 70. Izen emateko azken eguna urriaren 2a izango da.