Pertsonentzako zerbitzua ematen dute Pili Fagoagak eta Irene Morenok, Erroibarren, Aezkoan, Artzibarren eta Auritzen. Eskutik zerbitzua sortu dute medikuarengana, dentistarengana, bankura, familia bisitatzera… joan behar duen jendea laguntzeko. “Ez gara taxi bat, gehiago da Eskutik”, esan digu Irene Morenok. Duela bi urte izan zutela ideia, eta ongi garatu ondoren, Udalbiltzako ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ ekimeneko laguntza jaso ostean jarri dute martxan. Irene Morenok xehetasun guztiak eman dizkigu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.