Abenduaren 20an izango dira Saraguetako eta Arrietako kontzejuetarako hauteskundeak

Maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan abenduaren 20an egingo dira hauteskundeak, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrekin batera. Nafarroako Gobernuak gaur onartutako foru dekretuan deitu dira, eta gure eskualdeko Saragueta eta Arrietari eragiten die.

Artzibarreko Arrietako 34 biztanleek eta Saraguetako 19 biztanleek, beraz, herri bakoitzako kontzejuko presidentea aukeratu beharko dute.