Atzo Erroibarren egin zuten ezohiko bilera izan dugu gaurkoan gai nagusi. Erroibarko udalak Zilbetiko harrobia deuseztatzen duen sententziaren aurka helegitea aurkeztea eztabaidatu zuen atzo, eta AIVE taldearen lau botoekin onartu zen. AIVEko Jesus Esteban Juanarena eta EHBilduko Joseba Martinez izan ditugu gaurko saioan. Aezkoako Batzar Nagusiak euskararen alorrean legegintzaldi honetan izandako aurrerapausuak errepasatu ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin. Amaitzeko, Aurizberriko liburutegira joan gara, eta aurreko astean egin zuten omenaldiaz egon gara solasean.
Izenburua: Urriaren 29ko saioa
Iraupena: 2:30 ordu
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.