ONCEk atzo gauen egindako 11/11 zozketa bereziak 1.237.500 euro utzi ditu Pirinioetan.
Milioi batekin saritutako kupoi bat eta 2.500 eurorekin saritutako 95 banatu ditu Peio Pettan Encaje Arozarenak, Erroibarren, Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan eta Orreagan.
Bigarren sailkapenekoa da milioi bateko kupoia (bost zifra gehi seriea). Gainontzekoak, bigarren sariko bost zifra edukitzeagatik dira sarituak.