Pirinioan Lan eta Bizi azoka eta mahai-ingurua izanen dira aurten. Iazko lanari jarraiki azoka antolatu du berriz ere herri ekimenak, Aurizberrin. Berrikuntza gisa mahai ingurua, eskualdeko zortzi eragileen esperientziak ezagutu eta hausnartzeko. Joseba Martinez antolatzaileetako bat izan dugu Irati irratian, hitzorduetara joateko dei egin die herritarrei. Eta esan duenez, Nafarroako Gobernuko Ignacio Gil Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza Zuzendari Nagusia ere izanen da Aurizberrin igandean.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko