Agoizko udalak lau langabetu kontratatzeko lehiaketa eginen duela jakinarazi du. Zerbitzu anitzak egiteko lan kontratua izan da, ekainaren 1etik irailaren 30ra. Deialdira aurkezteko lan eskatzaile modura egon behar da izen emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentziaren batean.
Eskakizunak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da, 13:00etan. Agoizko Udalaren webgunean aurkitu daitezke deialdiaren oinarriak. Eskakizunak Udalaren idazkaritzan egin behar dira. Eskatzaileek proba bat egin beharko dute, apirilaren 29an, 09:30ean, udal biltegian, industriagunean.