Pirinio Atlantikoetako prefetak debekatu egin du Arnegiko Errobi errekan arrantzatutako arrainak jatea, Kazeta.eus atariak azaldu duenez.
Duela urtebete baino gehiago Arnegiko errekan kutsatuta dagoela, Luzaideko Espainiako poliziaren komisaldegiko gasolina isurketa batek eragiten du kutsadura. Entzun 2015ko abuztuan Fernando Alzon Luzaideko alkateak irratian kontatu ziguna.
Arazoari aurre egiteko hanbat neurri hartu ditu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak. Hala ere, prefetak debekua ezarri du; eta
Arnegikoez gain, Lasa, Uharte Garazi eta Azkarateko arrainak ere ez jatea agindu du.