“Jarduera Onen Eskuliburuak” (JOE) izeneko saria emateko ekitaldia gaur egin dute Zigako Etxazuria landetxean. 2015ean Kalitatea kudeatzeko Jarduera Onen Eskuliburuak (JOE) izeneko sistemaren alde egin duten 78 establezimenduk jasoko dute, tartean gure eskualdeko lauk. Lehen aldiz, Orbaizetako Itarinaturak; eta berriro, Uritzko Hotel Torre de Uriz, Auritzeko Restaurante Asador Aritza Jatetxea eta Abaurregainako Casa Rural Enekoizar establezimenduek.
Jarduera Onen Eskuliburuak ezartzea, Cederna Garalur Elkarteko Turismo arlotik garatua, “Nafarroako Mendialdea” xedean bertan egiten diren lan-saioen barnean kokatzen da. Aipatu lan-saio horiek bat datoz Xedeko Kalitate Planak jasotzen duen jarduera-mailetako batekin. Kudeaketa eta bezeroarenganako zerbitzua landuz establezimenduaren kalitate globala hobetzea ahalbidetzen duen tresna da garatutako lanaren oinarria. JOE sistemak aukera ematen die turismo-arloko enpresetako eta zerbitzuetako arduradunei arian-arian kalitatearen kulturan murgiltzeko. Horren emaitza honako hau da: bezeroaren gogobetetasuna areagotzea, bezeroaren fidagarritasuna areagotzea, langileen trebakuntza hobetzea, eraginkortasuna eguneroko lanean, eta “Nafarroako Mendialdea” turismo-xedearen irudi ona.