Artzibar-Auritz-Erroibar-Luzaideko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, udan antolatzen dituzten tailer eta jarduerentzako begiraleak behar dituzte Erroibarren, Auritzen eta Luzaiden.
Uztailan eta abuztuan izanen dira haurrentzako jarduerak, eta Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen ditu. Informazio gehiago jasotzeko edo intersaturik egonez gero, jarri harremanetan euskara zebitzuarekin (euskara@burguete.es – 948 790405) edo Dindaia Fundazioarekin (Naiara: naiara@dindaia.eus – 948 266240).