“Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan.

Murala Agoitz

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten ikur guztiak” ezabatu behar dira, eta hori erabili du Albak eskaera egiteko. Udalak agerraldia egingo du ostiralean Zabalzaren senideekin.

One thought on ““Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Iruzkindu