Agoizko higiezin bat enkantean jarri du Nafarroako Gobernuak

Ekainaren 13an amaituko da enkanean higiezina erosi ahal izateko eskaera egiteko. Erabilerarik ez duten hamar higiezin atera ditu enkantean Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Allon, Agoitzen, Iturenen, Los Arcosen, Noainen, Zangotzan eta Urrotzen.

Snabe

Iruñean eginen da enkantea, ekainaren 28an. Agoizko industria guneko D kalean dagoen industria-nabe bat da enkantera atera dutena. 2014. urtetik eraikinak ez du erabilerarik izan, eta 863,28 metro kuadroko eremua hartzen du. Irteerako prezioa: 70.700 euro.

Higiezinak bisitatu daitezke Ondasun Zerbitzuan (c/ Yanguas y Miranda, nº 27, 2ª , Iruñea, telefonoa 848-422977, lsanmars@navarra.es) hitzordua eskatuz gero. Gainontzeko higiezinen informazio gehiago.

Iruzkindu