Aezkoako Batzarre Nagusiak, Cederna Garalurrekin elkarlanean, mezenasak lortzeko kanpaina jarri du abian. Orbaizetako Arma Ola berreskuratzea da helburua. Felix Jamar Aezkoako Batzarre Nagusiko presidenteak azaldu digu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Orbaizetako Errege Munizio-olako aurriak konpondu eta egonkortzeko aurrikusitako jarduketen artean, oraingoan honako hau egin nahi da: sastrakak kendu eta inguru osoko garbiketa egin, informazio seinaleztapena jarri. Gerora begira, aurriak egonkortu nahi dira. Momentu honetan lehentasuna eman zaio landareria mantentzeri eta multzo historikoa bisitatzera joaten diren guztiei oinarrizko informazioa emateari.
2016ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Kulturaren Nafar Kontseiluak Interes sozialeko kalifikazioa eman dio proiektuari. Horrek esan nahi du, MECNA proiektua den aldetik, zerga-onura asko dituela, Mezenasgoaren Lege berrian aurrikusita dagoen moduan. Hala, partikularrek egiten dituzten ekarpenengatik zerga kopurua jaitsi ahalko dute: %80a, 150 € arte;eta %40, kopuru horretatik gora. Enpresen kasuan beherapen handiak aurrikusita daude, %50 ingurukoak.
Gainera, Aezkoako Batzarre Nagusiak egindako ekarpena, lankidetza hitzarmena edo mailegua gauzatu denaren ziurtagiria luzatuko du.