XVI mendean Pirinioetan gertaturiko sorgin-ehizaren inguruko hitzaldia eskainiko du Amaia Nausia historialariak ostiralean, Hiriberrin. Aezkoako Eguneko lehenengo ekitaldia izanen da.
Hitzaldian sorginkeriaren inguruan dauden mitoak apurtuko ditu Nausiak. Irratira gonbidatu dugu gaurkoan:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Sorgin ehizaren historian ezaguna da 1525ko data. Ordura arte izandako exekuzio handienetako bat gertartu baizen Auritzen. Hiriberrin ere bada sorginekin lotutako istoriorik. Pettuberron elkartzen omen ziren sorginak, tradizioak dioenez, akelarreak ospatzeko. Izan ere, Pettuberrotik, ez beste inondik, ikus daitezke ibarreko 9 herriak.
Igandean inkisizio prozesua eta autofedea irudikatuko dute Hiriberriko biztanleek, 13:00etan.