Nafarroako gainontzeko turismo bulegoetan bezala, aurtengo abuztuan bisitari gehiago pasa dira Orreagako bulegotik. 8.175 pertsona jaso ditu aurten, iaz 451 gutxiago.
Otsagabian bisitari gehiago jaso dituzte: 8.269. Bietan valentziarrak eta katalanak izan dira gehien. Orreagan, gainera, frantziar asko izan dira.
Iazko datuekin alderatuta, gainera, %14 egin du gora Orreagako kolegiata bisitatu duten pertsonen kopuruak.
Informazio gehiago: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2016/09/16/Datos+atenciones+oficinas+turismo+agosto+2016.htm