Lapurreta, egoitzaren bortxaketa eta estupefazienteak landatzea egotzita hiru pertsona atxilotu dituzte Auritzen

Urriaren 29an atxilotu zituen Guardia Zibilak, dei bat jaso ondoren. Auritzekoak dira atxilotutako hiruak; bat adinez txikia, beste biak 18 urtekoak

Emakume baten deia jaso ondoren, Auritzeko etxebizitzan sartu zen Guardia Zibila asteartean. Lurrean arropa aurkitu zuten eta armairu guztiak zabalik. Lehenengo solairuko lehio bat apurturik zegola ere ikusi zuten.

Armairuetan marihuana eta landarea landatzeko beharrezko materiala aurkitu zuten. Telebista ostu ziotela ikusirik, etxeko jabeek salaketa jarri zuten, eta Guardia Zibiliak ikerlana abiatu zuen.

Horren ondorio, lapurreta, etxebizitzan baimenarik gabe sartzea eta estupefazienteak landatzea egotzita hiru gazteak atxilotu ditu.

 

Iruzkindu