Erroibarreko euskararen aldaerari buruzko artikulu bat argitaratu du Fontesek

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak (1969tik Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuak argitaratzen du) 21. liburukia argitaratu du berriki, eta “Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia” izeneko lana jasotzen da bertan (Acerca de la variedad del Valle de Erro. Subvariedad del sur del valle. Primera mitad). Han, Koldo Artolak Louis–Lucien Bonaparteren mapan jasotako sailkapen dialektala kontuan hartzen du, eta Erron, Olondritzen eta Aintzioan batutako materialak aurkezten ditu; herri horiek, ibar horretako gainerakoekin eta Esteribarreko gehiengoekin batera, Erroko aldaera osatzen zuten.

Aldizkariak, gainera, Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat (Testimonios del euskera salacenco a finales del siglo XVIII: tres textos antiguos y un nuevo autor) izeneko artikulua jasotzen du, Ekaitz Santaziliak idatzia; Santaziliak XVIII. mendean Zaraitzueraz idatzitako hiru sermoi aztertzen ditu bertan. Haietako bat argitaragabea da eta beste biak J.M. Satrústeguik jadanik argitaratu zituen; lanak erakusten du argitaratu gabeak eta jadanik argitaratutakoa pertsona berak idatzi zituela. Gainera, ustezko egilea topatu da eta haren biografia aztertu. Ondoren hiru testuen transkripzioa eta edizio bateratua eman dira eta, azkenik, bertan erabilitako aldaeraren azterketa linguistikoa egin da.

Aldizkari horren 350 ale argitaratu dira, eta 8,40 euroan saltzen da Gobernuko Argitalpen Funtsean eta Nafarroako gainerako liburu-dendetan.

Iruzkindu